[go: up one dir, main page]

Barbara Longhi

margolari italiarra

Barbara Longhi (Ravenna, 1552ko irailaren 21aibidem, 1638ko abenduaren 23a) Pizkundearen emakume margolaria izan zen. Bere lanak erlijio gaietara bideratu zituen.[1]

Barbara Longhi

Bizitza
JaiotzaRavenna1552ko urriaren 1a
Talde etnikoaItaliarra
HeriotzaRavenna1638ko abenduaren 23a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista
Lantokia(k)Ravenna
InfluentziakRafael
MugimenduaItalian Renaissance painting (en) Itzuli
Genero artistikoaerretratua
arte sakroa

Biografia

aldatu

Barbara Longhi Ravennan jaio zen, 1552an. Aita, Luca Longhi, margolaria zen baita ere eta bere tailerrean ikasi eta lan egin zuen, bereziki erretaulak egiten. Longhiren obrak Kontrarreformaren giroan landu zen eta bereziki erlijioko gaiak landu zituen. Sarritan errepikatu zuen gaia Andre Maria haurrarekinena izan zen. Hasiera batean marrazkia kolore gaineko garrantzia zuen. Haren lanak, emakume izanik, hiritik kanpo ez ziren ezagunak egin.

Haren hamabost margolan ezagutzen dira, guztiak gai erlijiosokoak haren autoerretatua kenduta, azken hau Pizkundean oso zabaldutako gaia. Bere lanek Giorgio Vasari kritikariaren onespena izan zuten. 1590etatik aurrera bere margoak konplexuagoak dira: kolore gehiago erabiliz, hondoek monumentalak bihurtu ziren. Hamar urte geroago joera intimistagoa hartu zuen.

Longhiren lanetan Leonardo Da Vinci eta Rafael Sanzioren eraginak ezagutu daitezke.

Aita 1580an hil zenean tailerra Barbaren anaiak eraman zuen eta emakumeak bertan lanean jarraitu zuen. Barbara Longhi 1638an hil zen.[2][3]

Lan ezagunenak

aldatu
  • Andre Maria eta haurra San Joan Bataiatzailearekin
  • Andre Maria eta haurra emakume erlijioso bat koroatzen
  • Santa Katalina Alexandriakoa (Olioa mihise gainean)
  • Santa Katalinaren ezkontza mistikoak (Olioa ohola gainean)
  • Dama adarbakarrarekin (Olioa mihise gainean)

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. http://mujeresbacanas.com/barbara-longhi-1552-1638/
  2. Skira, ed. (2007). Women artists from Renaissance to Baroque. Milan.
  3. Viroli, Giordano (2000). Longo, ed. I Longhi: Luca, Francesco, Barbara pittori ravennati, sec. XVI-XVII. Ravenna.

Kanpo estekak

aldatu