Balutxistan eskualdea
Balutxistan[1] Pakistan eta Iranen artean hedatzen den eskualdea da, Omango itsasoaren ertzean, eta balutxi edo paxtun herri nomadak bizi direna. 1.000 metrotik gora dagoen zabaldi guztiz idorra da, eta basamortu gisako klima du.
Historia
aldatuGreziarrek Gedrosia deitu zuten lurralde hau pertsiar akemenestarren agintepean egon zen. VIII. mendean, arabiarrek hartu zuten, Persia eta Afganistanen esku egon ondoren. Ingelesak bertan egokitu ziren 1839-1840 urteetan eta 1877an haien protektoratu bihurtu zen. 1887an, inperio indo-britainiarrak bereganatu zuen Balutxistan. 1949tik aurrera Pakistan eta Iran artean zatiturik dago.
Ekonomia
aldatuMahasti, gari eta kotoigintza bideratzen duten oasi zenbait. Behi eta ardi aziendak. Ikatz eta burdina hobiak ditu.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-21).