[go: up one dir, main page]

Bainuetxe

hotel mota bat

Bainuetxea uraren bidez sendatzeko edo ongizatea emateko xedea duen toki bat da, bertan egoteko eraikin bat ere baduela.

Batheko bainuetxean ur minerala edaten.

Igerileku termalez gain, bainuetxeetan erabiltzen diren tekniketako batzuk alga bidezko bainuak, lokatz bidezkoak, pomelo azal bidezkoak, lurrin hartzeak, hidromasajea, ur zurrustadak, urlaster kontrako zirkuituak etab... dira. Itsasoko bainuetxeen kasuan, erabiltzen diren ur bidezko teknika osasungarriak talasoterapia hitzarekin ezagutzen dira.

Hauetaz gain, Ayurveda metodoa erabiltzen duten bainuetxeak ere badaude. Hauek, Ayurvedan oinarritzen dira, medikuntza sistema osoenetako batean.

Instalazioak, beste zerbitzu batzuekin osatzen dira. Hala nola, orotariko masajeak, saunak, izpi ultramoreak, solariuma, gimnasioa, ur oheak, edertasun tratamenduak...

Ur termal naturalak existitzen ez diren tokian egoterik posible ez denean, gas edo beste erregai baten bidez berotutako urez betetako igerilekuak erabiltzen dira.

Aisialdirako, txirristak ere badaude, baita laku artifizialak arraunerako, olatu artifizialak eratzen dituzten igerilekuak, eta ur korronte ezberdinetako ibai artifizialak ere.

Bainuetxe bezala, derrigorrez itsasotik hurbil ez dauden atseden eta aisialdirako tokiei ere deitzen zaie.

Bainuetxe ospetsuak

aldatu

Euskal Herrian

aldatu

Euskal Herritik kanpo

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu