Audrey Cordon
Audrey Cordon edo Audrey Cordon-Ragot (Pontivy, Bretainia, Frantzia, 1989ko irailaren 22a) bretainiar txirrindularia da. 2012ko Londresko Udako Olinpiar Jokoetan aritu zen.[1]
2022an Munduko txapelketa aurreko probetan garuneko isuria (istripu zerebrobaskularra) izan zuela jakinarazi zioten, gainditu eta lasterrera txapelketetara itzuli zen.[2]
Txirrindulari ibilbidea
aldatu2008an Vienne Futuroscope taldearekin hasi zen lanean, eta, gero, Zaaf Cycling Team-ekin.
Frantziako Erlojupeko Txirrindularitza Txapelketako podiumean sartu zen 2011 eta 2012 urteetan, eta 2012ko Loireko Grand Prix Cholet-Pays saria irabazi zuen. Ondoren, Txirrindularitzako 2012ko Londresko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.[1] Udako Joko horietan erlojupekoan parte hartu zuten, 15. postua lortuta; errepideko proban, ostera, deskalifikatua izan zen, kontroletik kanpo geratu baitzen.[3][4][5]
2022ko irailean Audrey Cordonek garuneko isuri bat (istripu zerebrobaskularra) izan zuen. Frantziako txirrindularitza-selekzioak jakinarazi zuen Audrey Cordon Ragotek (CRI probako faboritoetako bat) ez zuela parte hartuko Australiako txirrindularitzako munduko txapelketetan, arrazoi medikoengatik, eta txirrindulariak berak berretsi zuen.[6][7]
"Denek ez dute hainbesteko zortea. Jende gehiena iluntasunean geratzen da, inor ez da haietaz arduratzen, eta milaka hil egiten dira. Izugarria iruditzen zait", esan zuen Frantziako txirrindulariak duela gutxi egindako elkarrizketa batean. Hainbat sintoma izan ondoren, Frantziako Federazioak eskatuta, Munduko Txapelketen aurretik probak egin zituen eta garuneko isuri bat izan zuela jakin zuen.[2]
Urte bereko urrian, udan izandako garuneko isuria gaindituta, Frantziako txapeldun bikoitza hurrengo denboraldian B&B Hotels-KTM taldeko kide izateko prest agertu zen.[2]
Errepideko palmaresa
aldatu- 1. postua, Txapelduna, Nazioen Junior kronoan
- 1. postua, Txapelduna, 23 urtez azpikoen Frantziako Kopan
- 1. postua, Txapelduna, 23 urtez azpikoen Frantziako Errepideko Txapelketan
- 1. postua, Txapelduna, 23 urtez beherakoen Frantziako erlojupeko txapelketan
- Itsas Charenteko Tourrean etapa baten irabazlea
- 1. postua, Txapelduna, Frantziako Kopan
- 1. postua, Txapelduna, Loire Damasko Cholet-Pays-en
- 1. postua, Txapelduna, Emakumezkoen Vienne Poitou-Charentes-en
- 1. postua, Txapelduna, Plumelec-Morbihaneko Sari Handian
- 1. postua, Txapelduna, Bretainiako Tourrean
- 1. postua, Txapelduna, Emakumezkoen Vienne Poitou-Charentes-en
- 1. postua, Txapelduna, Plumelec-Morbihaneko Sari Handian
- 1. postua, Txapelduna, Emakumezkoen Vienne Poitou-Charentes-en
- Bretainiako Tourreko etapa baten irabazlea
- Frantziako Errepideko etapa baten irabazlea
- 1. postua, Txapelduna, Frantziako txapelduna erlojupeko Txapelketan
- 1. postua, Txapelduna,Loire Damasko Cholet-Pays-en
- 1. postua, Txapelduna, Frantziako txapelduna erlojupeko Txapelketan
- 1. postua, Txapelduna, Nazioen Sari Nagusian
- 1. postua, Txapelduna, Trévé Le Meneceko Sari Nagusian
- 1. postua, Txapelduna, Frantziako erlojupeko Txapelketan
- 1. postua, Txapelduna, Trévé Le Meneceko Sari Nagusian
- 1. postua, Txapelduna, Bretainiako Tourrean
- 1. postua, Txapelduna, Drentheko Itzulian (Drenthe Acht van Westerveld)
- 1. postua, Txapelduna, Le Meneceko Sari Nagusian
- 1. postua, Txapelduna, Frantziako Errepideko Txapelketan
- Ardècheko Itzuliko etapa baten irabazlea
- 1. postua, Txapelduna,Frantziako Errepideko txapelketan
- 1. postua, Txapelduna, Frantziako erlojupeko txapelketan
- 1. postua, Txapelduna, Suède Vårgåradako Openean
- Simac Ladies Tourreko etapa baten irabazlea
Pistako palmaresa
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b Audrey Cordon. london2012.com.
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Audrey Cordon-Ragot habla de su ictus: "Lo único que hay que hacer es recuperarse y luego empezar a entrenar"» ciclismoaldia.es 2022-10-26 (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
- ↑ Audrey Cordon
- ↑ Women's Individual Time Trial. london2012.com.
- ↑ Women's Road Race. london2012.com.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Audrey Cordon Ragot sufrió un derrame cerebral esta semana» Ciclismo a Fondo (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Audrey Cordon-Ragot revela lo cerca que estuvo de la muerte» Ciclismo Internacional 2022-10-26 (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
Kanpo estekak
aldatu- Sitiodeciclismo.net orrirako fitxa
- Fitxa a cqranipv.com
- Fitxa a cyclgako nl
- Procyclingstats.com-en fitxa
- Fitxa Joko Olinpikoetan (2012-12-14 artxibatua): .