Atenasko Eskola
Atenasko Eskola Rafael margolariaren artelan famatuenetako bat da. Bozeto bat egin zen 1509 eta 1510 bitartean, eta 1510-1512 bitartean margotu zen, gaur egun Rafaelen gelak izenarekin ezagutzen dena, Vatikanoan, freskoekin dekoratzeko mandatuaren parte gisa. Stanza della Segnatura izenekoa izan dekoratu zen lehena, eta Atenasko Eskola amaitu zen bigarren margolana, Disputa del Sacramentoren ondoren.
Atenasko Eskola | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Rafael |
Sorrera-urtea | 1512 |
Izenburua | Scuola di Atene |
Mugimendua | Goi Pizkundea |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | fresco (en) |
Dimentsioak | 550 () × 770 () cm |
Genero artistikoa | margolaritza historikoa |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Jauregi Apostolikoa Vatikano Hiria |
Bilduma | Vatikanoko Museoak eta Jauregi Apostolikoa |
Inbentarioa | 6306a. |
Estatu burujabe | Vatikano Hiria |
Margolana
aldatuOinarria 7,70 metrokoa du, eta altuera 5 metrokoa. Filosofia irudikatzen du, filosofo klasikoen arteko saio bat kontatzen den eszena baten bidez. Lan honetan, Rafaelek espazioa azaleko legeetara egokitzen du. Irudiak ezkerretik eskuinera ordenatzen ditu. Perspektiba alboetako horma irtenek puskatzen dute. Atenasko Eskolak garai klasikoko filosofo, zientzialari eta matematikari ospetsuenak erakusten ditu. Filosofoak arkitektura klasiko ganga-formako batean daude. Nitxo batzuetan Apolo eta Atena jainko-jainkosen irudi erraldoiak daude. Platon eta Aristoteles konposizioaren erdian, ihes-lerroaren inguruan, daude. Platonek Timeo lanari eusten dio, eta Aristotelesek, berriz, Nikomakorentzako etika lanari. Biak Egia bilatzeaz ari dira, eta egiten ari diren keinuak bakoitzak filosofian dituen interesei dagozkie: Platonek zerua seinalatzen du, eta Aristotelesek lurra.
Ezkerrean, harri-bloke handi bat dago, eta horren esanahia Pedroren lehen epistolari lotua egon daiteke; Kristo sinbolizatzen du. Blokearen gaineko gizona Heraklito da, Michelangelo Buonarrotiren hazpegiekin.
Rafaelen autorretratua margolanaren eskuinaldean dago, gaztaina-koloreko ilea duen eta ikusleari begira dagoen gaztea; haren ondoan, Perugino. Margolanaren ezkerraldean, Hipatia Alexandriakoa dago, zuriz jantzita eta ikusleari begira.
Erreprodukzioak
aldatuFreskoaren erreprodukzio bat Old Cabell Hall auditorioan, Virginiako Unibertsitatean, ikus daiteke. George W. Breckek egin zuen, 1900ean. Beste erreprodukzio bat, Neidek egina, Kaliningradeko Königsberg katedralean dago.
Kanpo estekak
aldatu- Atenasko Eskola Web Gallery of Arten
- Atenasko Eskola. Mapa interaktiboa
- Atenasko Eskolari buruzko artikulua[Betiko hautsitako esteka]