[go: up one dir, main page]

Arrieta (Bizkaia)

Bizkaiko udalerria
Artikulu hau Busturialdeko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta (argipena)».

Arrieta Bizkaiko iparraldean dagoen udalerri txiki eta euskaraduna da, Mungialdea-Busturialdean kokatutakoa. Sollube mendiaren magalean dugu, udalerriaren %10 Urdaibaiko lurraldean dago.

Arrieta
 Bizkaia, Euskal Herria
Arrieta 1919. urtean
Arrietako bandera

Arrietako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaMungialdea-Busturialde
Izen ofiziala Arrieta
AlkateaAngel Maria Acillona Martínez (EAJ)
Posta kodea48114
INE kodea48010
Herritarraarrietarra
Kokapena
Koordenatuak43°20′25″N 2°46′11″W / 43.3403°N 2.7697°W / 43.3403; -2.7697
Map
Azalera14,5 km²
Garaiera244 metro
Demografia
Biztanleria581 (2023)
5 (2022)
alt_left 286 (%49,2) (%51,6) 300 alt_right
Dentsitatea4,01 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 7,92
Zahartze tasa[1]% 21,71
Ugalkortasun tasa[1]‰ 29,13
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 90,14 (2011)
Genero desoreka[1]% -9,27 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,08 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 78,07 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 56.47 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.arrieta-udala.net

556 biztanle zituen 2016. urtean.

Geografia

aldatu

Herri mugakideak

aldatu

Iparraldean Busturia eta Meñaka, hegoaldean Morga, ekialdean Errigoiti eta mendebaldean Fruiz mugakide ditu. Inguruko herriak baino altuago dago Arrieta, pasabidea da Mungialdeko bailara eta Urdaibaiko bailararen artean.

Auzoak

aldatu

Arrietako auzoak lau "entitate"tan banatzen dira:

  1. Libao erdialdean
  2. Agirre iparraldean.
  3. Olatxua-Olabarri hegoaldean.
  4. Jainko-Oleaga ekialdean.

Ibai arroak

aldatu

Arrietako urak, alde batetik Butroe ibaiko Mungialdeko bailarara joaten dira, eta bestetik, Oka ibaiko Urdaibai bailarara.

Mendiak

aldatu

Sollube mendiaren magalean dago herria. Bizkaian dauden bost deiadar mendietako bat da. eta 686 metroko altuera du.

Kortabasoak

aldatu
 
Azkonarzuloeta Kortabasoko mugarria.

Sollube inguruan aspaldiko 28 kortabaso identifikatu dira. Horietako zazpi Arrietan daude: Makoleta-Arroleta, Orbeguren (edo Orbegozo), Otsagarai (edo Ochagaray, Osagarasaga, edo Echegoyaga), Ikasta (edo Ycasta), Altzeta (edo Alzeta), eta Azkonarzuloeta (edo Azconarraziloeta). Guztien erradioa 245-250 metroko da, eta altura 330-413 metrokoa.[4]

Gaur egunean nahiko ikusezin badira ere, kortabasoak Euskal Herrian eta Kantauriko kostaldean paisaiaren osagai funtsezkoak izan dira.

Forma zirkularreko zelaiak edo bazka lekuak ziren. Udan korta garaienetara igotzen ziren artaldeak. Neguan, berriz, korta babestuen eta handienetara joaten ziren. Lurraldea antolatzeko sistema zaharrenetakoa izan zen. Jatorriz, saroiak auzotar guztienak ziren, baina denbora aurrera joan ahala, norbanakoen jabetza bilakatu ziren. Zerutik ikusita oraindik-orain posible da saroiak ikustea: zirkuluak dira. Erdian mugarri batek beste lau puntu kardinaletan markatzen zuten saroiaren mugak. Denborarekin, askotan, saroietan baserriak sortu ziren.[5][6]

Kortabasoak identifikatzeko 20 bat mugarri geratzen dira Bizkaian. Arrietakoak bereziki ondo irauten dute Makoleta, Orbeguren, Otsagarai, Ikasta, Altzeta y Azkonarzuloeta. Oinarri errektangularra duten prisma itxurako harriak dira, 113 cm. eta 162 cm artekoak. Inskripzioetan kortaren izena eta mugarria jarri zen urtea irakur daiteke erdaraz, esaterako: " Cel de Askonarsuloeta de Mº año de 1838". Busturia eta Arrieta herriek jarri zituzten XIX. mendean mendi komunala saldu baino lehenago, arlo horiek pribatuak zirela markatzeko.[4]

Saroiek izen desberdinak dituzte lurraldez lurralde:[7] Saroi esaten zaie Gipuzkoan eta Nafarroan, Korta edo kortabaso Bizkaian eta Araban, Ola Zuberoan eta Seles izena ere erabiltzen da.

Demografia

aldatu
Arrietako biztanleria

Politika

aldatu

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Angel Maria Acillona Martínez (EAJ) da Arrietako alkatea, Edurne Torrealdairen (EAJ) ondotik. Acillonak alkatetza lortu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.

Arrietako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
4 / 7
203 (% 59,18)
4 / 7
175 (% 53,35)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
3 / 7
140 (% 40,82)
3 / 7
148 (% 45,12)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Arrietako udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[8] 2011[9] 2007[10] 2003[11] 1999[12] 1995[13] 1991[14] 1987[15] 1983[16] 1979[17]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) %58,67 4 %53,03 4 %60,25 5 %93,36 7 %66,87 5 %68,71 5 %59,52 5 %67,49 5 %85,11 6 %37,23 2
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) / Bildu %40,46 3 %44,85 3 - - - - - - - - - - - - - - - -
Alderdi Popularra (PP) - - %0,91 0 %0,95 0 %4,55 0 %1,51 0 - - - - - - - - - -
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) - - %0,61 0 - - - - - - - - - - - - - - - -
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) - - - - %27,76 2 - - - - - - - - - - - - - -
Eusko Alkartasuna (EA) - - - - %10,09 0 - - %3,31 0 %15,11 1 - - - - - - - -
Euskal Herritarrok (EH) - - - - - - - - %25,09 2 - - - - - - - - - -
Herri Batasuna (HB) - - - - - - - - - - %15,11 1 %17,99 1 %17,67 1 %14,89 1 - -
Arritarrak - - - - - - - - - - - - %21,08 1 - - - - - -
Independenteak - - - - - - - - - - - - - - - - - - %62,77 5

Euskara

aldatu
 
UEMAn dauden eta egon litezkeen herriak. (Iturria: Berria)

Arrietako euskara mendebaldeko bizkaieraren parte da, sartaldeko hizkeran kokatzen da, zehazki Mungialdeko euskaran.[18][19] Herri mugakide den Fruizko euskara berdintsua denez, Jon Andoni Uriarte hizkuntzalariak Fruizko euskararen gainean deskribatu zuena, berdintsu esan daiteke Arrietako euskararen gainean ere. Alde fonetiko, fonologiko morfologiko eta sintaktikoetatik egin zuen azterketa, Alfontso Irigoienen zuzendaritzapean.[20]

Herritar gehienak euskaldunak izanda Arrieta euskarak Bizkaian duen arnasgune nabarmenetako bat da. Ez da kidea baina Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea izateko baldintzak betetzen ditu Arrietak. Euskal hiztunen portzentajea % 70etik gora duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. 2010eko datuen arabera Fruizen euskaldunak % 78,07 dira, eta euskararen erabilera % 52,9 da.

Arrieta Ahotsak.eus atarian

aldatu

Badira Ahotsak.eus atarian Arrietako hizkeraz jasotzen dituzten zenbait elkarrizketa.[21] Horien artean daude Felipe Andikoetxea (1925), Luis Altonaga (1925) eta Rosa Orberenak (1928).

Arrietako Luis Asla hiztunaren testigantza, Euskal Herriko Ahotsak[22][23] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Arrietatar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b (Gaztelaniaz) (PDF) Los Seles de Busturialdea-Urdaibai. Paisaje, cultura y etnografía.. (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  5. 1965-, Zaldua Etxabe, Luix Mari,. ([2006]). Saroiak eta kortak : mendialdeko antzinako gizartearen oinordeak. L.M. Zaldua ISBN 8461115643. PMC 433548943. (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).
  6. «Bizkaia.Eus - Bizkaiko Ondare Historikoa. Saroeak» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  7. (PDF) 750 URTE ETA AURRERA. BIRIBILAK MENDIETAN. EL MONTE EN CIRCULOS. SELES • KORTAK • SAROIAK. (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  8. Arrietako udal hauteskundeak 2015.
  9. Arrietako udal hauteskundeak 2011.
  10. Arrietako udal hauteskundeak 2007.
  11. Arrietako udal hauteskundeak 2003.
  12. Arrietako udal hauteskundeak 1999.
  13. Arrietako udal hauteskundeak 1995.
  14. Arrietako udal hauteskundeak 1991.
  15. Arrietako udal hauteskundeak 1987.
  16. Arrietako udal hauteskundeak 1983.
  17. Arrietako udal hauteskundeak 1979.
  18. «Mungialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  19. «Arrieta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  20. Uriarte Garai, Jon Andoni. (PDF) Fruizko euskara: azterketa linguistikoa. (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
  21. «Arrieta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  22. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  23. «Jainko auzoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa