[go: up one dir, main page]

Arenazako leizea

Kultur Intereseko Ondasun

Arenazako leizea Galdamesen (Bizkaia) dagoen haitzuloa da, Goi Paleolitokoa, Ganeran mendiaren baitan dagoena. Ezaguna da batez ere hamar orein eme eta uro baten labar-pinturak direla-eta, Solutrear eta Magdaleniar aldi artean datatuak.

Arenazako leizea
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGaldames
Koordenatuak43°15′32″N 3°5′58″W
Ezaugarriak
Garaiera200
Bisitagarriaez
Margoakbai
Aztarnakbai

El Bortal auzoan dagoen kobazulo hau 1962an Bizkaiko Espeleologia Elkarteak topatu zuen, gero aita Barandiaranek onartua izan zena[1].

Deskribapena

aldatu

Salaren barru aldean, sarreratik 30 bat metrora, galeria handi baten ahoa dago. Horren neurriak: batez besteko zabalera, 20 metro inguru eta garaiera, 3 bat metro. Galeriaren hasieratik eta 60 metroko sakonera, hau da, sarreratik 90 bat metrora, eskuinetarantz doan arlanpa baten gora joz (Hegoalderantz) galeria estu eta baxu bat aurkituko dugu. Galeria horrek 40 metro inguruko luzera du, eta belauniko ibili behar da bertan. Benetako katu-zuloa da, batez era amaieran, orein-irudiak dauden gelatxora iristean.

Galeria nagusian jarraituz eta gelatxora eramaten duen galeria esturako sarreratik 80 m ingurura, beraz sarreratik 170 metro ingurura, uroaren multzoa dago, eta hortik gertu, emakumezkoaren irudi antropomorfoa[2].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa