Arbendolondo
Arbendolondoa (baita ere arbendol, arbendolatze) da zuhaitz hosto erorkorra, (Prunus (Amygdalus) dulcis) Rosaceae familiakoa. Haren hazia arbendola da, fruitu lehor oso estimatua.
Arbendolondo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Leinua | Amygdaleae |
Generoa | Prunus |
Espeziea | Prunus amygdalus |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | arbendol, almond oil (en) eta almond tree wood (en) |
Hego Euskal Herrian almendrondo esan ohi zaio (baita ere almendra, almendroi; fruituari, almendra). Ipar Euskal Herrian, berriz, amandaondo (baita ere amanda eta amandatze; fruituari, amanda).
10 metroko altuera edukitzera irits daiteke. Zurtoin lisoa dauka, berdea eta marroia gaztea denean eta zartatua, ezkatatsua eta grisaxka zahartzen denean. Hosto sinpleak dauzka, lantza-formakoak, luzeak, estuak eta mutur zorrotzekoak, 7-12 cm-ko luzerakoak eta berde biziak, ertz oxkarratu edo horzdunak. Loreak bakarka edo 2-4 aleko taldeetan ekoizten ditu; pentameroak dira, bost sepalodunak eta bost petalodunak, zuritik arrosara joan daitezkeen koloretakoak, 3-5 cm-ko diametrokoak. Haziak 3-6 cm luze dira, drupa motakoak, exokarpo eta mesokarpo zaildunak eta endokarpo gogordunak, oblongoak, elipsoidalak, haragi lehorrekoak, ilupadunak, berdeak, dehiszenteak. 9 hilabete behar dute heldutasunera iristeko.
Fruta-arbola hau eskualde beroetan hazten da, ez baitu hotza ongi jasaten. Arbendolondo gehienak lehorreko lurretan landatzen dira, lurzoru aske eta hareatsuetan.
Ikus gainera
aldatuIkus, gainera
aldatu
Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |