Arantxa Lazkano
Arantxa Lazkano (Zarautz, 1949ko apirilaren 23a) irakaslea, bikoizle, gidoilari eta euskal zinema zuzendaria da.[1] 1994an, zuzendari berrien Goya Sariarako hautagaia izan zen, zuzendari berri onenaren kategorian.[2]
Arantxa Lazkano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 1949ko apirilaren 23a (75 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ibilbidea
aldatuLazkanoren lehenengo fim luzea, Urte Ilunak, Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen lehenengoz, Zabaltegi izeneko atalean, zuzendari berrien filmei bideratua.[1][3] Gerraosteko urteak hartuta, Itziar izeneko haur baten istorioa kontatzen du filmak.[1] Santiago de Pabloren arabera, filmak ez zuen bestelako arrakastarik lortu bere estreinaldian, besteak beste, argudioan, narrazioan eta estiloan izandako zenbait hutsuneengatik, hala ere, film elebidunaren indarguneei dagokionez, aurretiaz egindako dokumentazio lana eta egoeraren konplexutasuna adieraztea lortu zuela nabarmentzen du.[4] Bestalde, Katixa Agirrek adierazten duenez, Urte ilunak euskaraz ekoiztutako lehenengo film luzea izan zen.[5]
Filmagintza
aldatuUrtea | Filma | Iraupena |
---|---|---|
1993 | Urte ilunak | Film luzea |
1989 | Maider | Film laburra |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Intxausti, Aurora. (1993-09-18). «Arantxa Lazkano: 'Me gusta el cine que se hace con pasión"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Los años oscuros.. Premios Goya.
- ↑ (Ingelesez) «San Sebastian Film Festival» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) de Pablo, Santiago. (1997). «El franquismo en el País Vasco en Los años oscuros, Arantza Lazkano» La Historia que el Cine nos cuenta. El mundo de la posguerra 1945-1995: 129-138..
- ↑ (Gaztelaniaz) Katixa, Agirre. (2021). «Lenguas minoritarias en streaming: el caso del cine en euskera en Netflix» Communication & Society 34 (4): 103-115. ISSN 0214-0039..