Aragoiko Koroa
Artikulu hau entitate politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koroa».
Aragoiko koroa Corona d'Aragón / Corona d'Aragó / Corona Aragoniae | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1164 – 1707 | |||||||||
Monarkia | |||||||||
| |||||||||
1443 inguruko mapa | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Ibiltaria | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Aragoiera, katalana, latina | ||||||||
Erlijioa | Kristautasuna | ||||||||
Historia | |||||||||
Sorrera | 1164 | ||||||||
Batasun dinastikoa | 1516ko martxoaren 14a | ||||||||
Ezeztapena | 1707 | ||||||||
|
Aragoiko Koroa (aragoieraz: Corona d'Aragón, katalanez: Corona d'Aragó, gaztelaniaz: Corona de Aragón) Aragoiko erregearen agindupeko lurralde multzoa zen, 1164 eta 1707 artean iraun zuena[1]
Historia
aldatu1150ean, Erramun Berenger IV.a Bartzelonako kondea Petronila Aragoiko erreginagaiarekin ezkondu zen[2]. Haien seme Alfontso II.a Aragoikoa izan zen lehenbiziko erregea Aragoiko Erresuman eta Bartzelonako Konderrian agindu zuena.
Belaunaldiz belaunaldi, Aragoi eta Katalunia jatorrizko lurraldeak ez ezik, beste erresuma batzuk ere lortu zituzten: Mallorca, Valentzia, Sizilia, Korsika, Sardinia eta Napoliko erresumak eta Atenas eta Neopatriako dukerriak hain zuzen ere.
1469an Errege-erregina Katolikoak ezkontzean, Gaztelako Koroarekiko batasun dinastikoa lortu zuen Aragoiko koroak. Espainiako Erresuman lurralde horiek beren eskubide eta foruak mantendu zituzten 1705 eta 1716 artean Filipe V.a Espainiakoak Planta Berriko Dekretuak ezarri arte.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Nacimiento y expansión de la Corona de Aragón. Tema 1: Surge la Corona» Gran Enciclopdia Aragonesa. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Esteban Sarasa Sánchez, La Corona de Aragón en la Edad Media, Zaragoza: Caja de Ahorros de la Inmaculada, 2001, 31-56. ISBN 84-95306-85-9.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |