Arato
Arato (K.a. 310-K.a. 240), Ziliziako Soli herrian jaioa, idazle greziar bat izan zen.
Arato | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Soli (en) , K.a. 315 |
Heriotza | K.a. 240 (74/75 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Irakaslea(k) | Timon of Phlius (en) Menecrates of Ephesus (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, astronomoa eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Biografia eta lana
aldatuBere olerkirik ospetsuena, Fenomenoak, Antigono II.a Gonatas mazedoniar erregearen gortean idatzi eta K.a. 275ean amaitu zuen. Beste adituentzako olerki batzuk ere idatzi zituen, horietako batzuk, gai bezala, medikuntza dutenak, eta, gaur egun, galduak daudenak. Ospe handia izan zuen lehenik alexandriarren eta, ondoren, erromatarren artean. Kalimakok berak ospatu zuen epigrama eder batean, eta beste batzuk, laudorioz aipatu zuten, olerkaritza astronomiko horren maisu bezala, izarra bere gaietan eta argitsua bere bertsoetan.
Fenomenoak, olerkaritza didaktiko-astronomikoaren produktu helenistikorik dizdiratsu eta azpimarragarriena da. Hau da, bere maisurik antzinakoena bezala, Hesiodo duen olerkaritza genero batetakoa da, eta praktikante azpimarragarriak izan zituena antzinatean. Latindar arloan, Virgilioren Georgikak, genero berekoak direla aipatu behar da. 1154 hexametrotan, Arato Solikoak, olerkari kultua eta aditua batenbat badago, zerua eta bere konstelazioak deskribatzen ditu, homeroar kutsua duten bertso bikainetan.
Jada Aristotelesek, lerro batzuk idatzi zituen olerkaritza didaktikoa (fisika edo medikuntza gai dutenak) benetako epikatik ezberdintzeko, biak, metrika berean idazten diren arren, hexametroetan, alegia.
Lukrezioren De rerum naturan bezala, Aratoren zeruari buruzko olerki adituan, emozio erlijioso bat eta kosmobisio filosofiko bat nabaritzen da (estoikoa), bere irudietan, mitologia aberats eta fin batek dizdiratzen duen bitartean. Adimenez betetako alexandriar olerkaritza horren adibide bikain eta eder bat da, eta, beste alde batetik, ezagutza astronomiko sendo batean oinarritua, bere garaian interes handia zuena.
Lexiko poetiko antzineratze eta homeroar olerki bat da, baina, aldi berean, berritzailea, hain tradizio luzeko hizkuntza epiko horren barnean, oso bere garaikoak ziren esaerak eta bere ikuspegi kosmikoa sartzean.
Historian zehar, iruzkin ugari egin zaizkio. Latinera, askotan eta egile ospetsuek itzuli zuten (Zizeron, Marko Terentzio Varron, Atatzino, Ovidio, Germaniko edo Avieno). Bere ospea, Goi Erdi Aroan mantendu zen, merovingiar garaiko Aratus Latinus lan bitxian. Eta ondoren, Pizkunde garaian, testu oso irakurria izan zen.