[go: up one dir, main page]

Armeniera[1] (Հայերեն, hayeren) armeniarrek mintzatzen duten indoeuropar hizkuntza da. Berezko alfabetoa (armeniar alfabetoa) darabil, Erdi Aroan Mesrop Maxtots santuak sortua. Armenian ez ezik, Nagorno-Karabakhen (Azerbaijandik de facto independentzia lortu duen eskualdea), Errusian, Georgian, Iranen, Sirian, Libanon, Iraken eta Turkian ere hitz egiten da.[2] Armeniar genozidioak 1915ean eragindako diasporak, era berean, hizkuntza herrialde ugaritara hedatu du.

Irakurtzea armenieraz
Armeniera
հայերեն
Datu orokorrak
Lurralde eremuaArmenia, inguruko herrialdeak (Nagorno-Karabakh, Errusia, Georgia, Iran, Siria, Libano, Irak eta Turkia) eta diaspora (AEB, Frantzia eta Kanada)
Hiztunak7 milioi
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
Ofizialtasuna Armenia
EskualdeaKaukaso mendilerroa
AraugileaArautu gabea
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, hizkuntza eranskaria, hizkuntza fusionatzailea, adjective-noun (en) Itzuli, silabadun hizkuntza, azentua, hizkuntza sintetikoa, nominatibo-akusatibo hizkuntza eta postposizioa
Denbora gramatikalakorainaldia, past imperfect (en) Itzuli, geroaldia eta preterite (en) Itzuli
Kasu gramatikalaknominatiboa, akusatiboa, lokatiboa, genitiboa, datiboa, ablatiboa eta instrumentala
AlfabetoaArmeniar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1hy
ISO 639-2hye arm
ISO 639-3hye
Ethnologuehye
Glottologarme1241 eta nucl1235
Wikipediahy
Linguasphere57-AAA-a
ASCL4901
IETFhy

Idazkera

aldatu
 
Armeniar alfabetoa[3]
Ա ա : Aib Խ խ : Khe Չ չ : Txa
Բ բ : Ben Ծ ծ : Tsa Պ պ : Pe
Գ գ : Gim Կ կ : Ken Ջ ջ : Je
Դ դ : Da Հ հ : Ho Ռ ռ : Ra
Ե ե : Jetx Ձ ձ : Dza Ս ս : Se
Զ զ : Za Ղ ղ : Ghat Վ վ : Vev
Է է : E Ճ ճ : Txe Տ տ : Tin / Tiun
Ը ը : Et Մ մ : Men Ր ր : Re
Թ թ : To Յ յ : Ji / Hi Ց ց : Tso
Ժ ժ : Zhe Ն ն : Nu Ւ ւ : Hin¹
Ի ի : Ini Շ շ : Xa Փ փ : Pir / Piur
Լ լ : Lin / Liun Ո ո : Vo Ք ք : Ke
XIII. mendean gehitu ziren hizkiak Digrafo eta loturetatik iritsi diren hizkiak
Օ օ : O ՈՒ Ու ու : U
Ֆ ֆ : Fe և : Jev

Armeniera
¹ <Ւ/ւ> hizkia ez da erabiltzen ekialdeko armeniar alfabetoan.

Armenieraren dialektoak

aldatu

Armenierak bi dialekto multzo ditu: ekialdekoa eta mendebaldekoa. Dialekto multzo horietako bakoitzak bere estandar idatzia du.

Bi dialekto estandar (bi armeniera batu)

aldatu

V. mendetik XVIII. arte, dialekto idatzi nagusia armeniera klasikoa izan zen (armenieraz, grabar, hau da, «literaturakoa»). XIX. mendean, baina, Errusiar eta Otomandar inperioek Armenia beren artean zatitzearekin batera, bitan banatu zen idatzizko tradizioa, eta orduz geroztik, armenieraren dialekto idatzi nagusiak bi dira:

Hala ekialdeko nola mendebaldeko armenieratik turkieraren eragin lexiko ia guztia ezabatu zuten armenieradunek XX. mendean, armeniar genozidioaren ondoren.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2007-03-30). 38. araua - Munduko estatu-izenak. .
  2. (Ingelesez) «Armenian language», Encyclopaedia Britannica.
  3. 163. araua - Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2014.05.15).
  4. (Ingelesez) International Crisis Group: «Georgia's Armenian and Azeri Minorities», Europe Report, 178. zenbakia, 2006ko azaroaren 22a.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.