[go: up one dir, main page]

Anfisa Petrovna Lvova[1], jaiotzez Balavinskaia[2][3], (errusieraz: Анфиса Петровна Львова (Балавинская); Porkhov, 1823ko uztailaren 6agreg./ekainaren 24ajul.Mosku, 1891ko azaroaren 22agreg./azaroaren 10ajul.) errusiar idazlea izan zen.

Anfisa Lvova
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakАнфиса Петровна Балавинская (Баловенская)
JaiotzaPorkhov1823ko ekainaren 24a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku1891ko azaroaren 10a (juliotar egutegia) (68 urte)
Hobiratze lekuaPorkhov
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Bizitza

aldatu

Anfisa Balavinskaia 1823an jaio zen Porkhov herrian, Pskov probintzian. Familia noble batetik zetorren eta ikasketak etxean egin zituen[4]. Lehenik V. Krenptsynekin ezkondu zen, eta 1862an, dibortziatu ondoren, Fiodor Lvov margolariarekin[2].

Erudizio handiko emakumea zen eta fenomeno sozialak primeran nabaritzen zituen[2]. 1856an Txestnost drama kaleratu zuen, eta horrek ospe handia lortu zuen. Bi urte geroago Bogataia nevesta komedia idatzi zuen. Lvovaren bi antzezlan hauek San Petersburgo eta Moskuko agertokietan antzeztu ziren eta bere literatura ibilbidearen oinarria jarri zuten[2][5]. Antzezlanez gain, eleberriak eta haurrentzako ipuinak idatzi zituen[2].

1887ko urtarrilaren 16an, Errusiako Literatura Zaleen Elkarteko kide hautatu zuten[2].

Moskun hil zen 1891n, 68 urte zituela, eta jaioterrian lurperatu zuten[2].

Antzezlanak
  • Txestnost (1856)
  • Bogataia nevesta (1858)
Haur eta gazte literatura
  • Goditxnaia vystavka v Akademii Khudozhestv v 1863 godu (1864)
  • Terrarium i Akvarium (1864)
  • Piesy dlia detskogo teatra (1876)
  • Rasskazy dlia detei (1886)
Eleberri luzeak
  • Nenastie (1879)
  • Stary dom (1879)
  • Razorenie (1880)
Eleberri laburrak
  • Kniaginia Marusia (1880)
  • Sumerki (1881)[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-10-26).
  2. a b c d e f g h (Errusieraz) Ельницкий, Ал. (1914). «Львова, Анфиса Петровна» Русский биографический словарь (Санкт-Петербург) 10: 759. (Noiz kontsultatua: 2024-10-26).
  3. (Errusieraz) «Львова, Анфиса Петровна» Энциклопедический словарь Брокгауза и Ефрона (Санкт-Петербург: Брокгауз — Ефрон) XVIII: 134. (Noiz kontsultatua: 2024-10-26).
  4. (Errusieraz) Московские ведомости. 323-324 (argitaratze data: 1891).
  5. (Errusieraz) Голицын, Н. (1889). Библиографический словарь русских писательниц. Санкт-Петербург.

Kanpo estekak

aldatu