[go: up one dir, main page]

Andura

landare espeziea

Andura (Sambucus ebulus) sorterria Europako erdialde eta hegoaldean eta Asiako hego-sartaldean duen Adoxaceae familiako landare belarkara handia da.

Andura
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaDipsacales
FamiliaViburnaceae
GeneroaSambucus
Espeziea Sambucus ebulus

Lehen Caprifoliaceaen artean sartzen ziren Sambucus generoko landareak baina azken filogeni lanen arabera Adoxaceae familian sartzen dira.

Deskribapena

aldatu
 
Anduraren loreak eta hostoak

1-2 m-ko garaierara heltzen da, lurpeko errizoma barreiatu bizikor batetik multzoka sortutako zurtoin zutitu eta, eskuarki, adarbakorekin. Aurkako hosto pinatuak ditu, 15-30 cm luze, 5-9 hostoxkaz osatuak eta kirasdunak. Zurtoinak lore zuri (batzuetan arrosa) askoz osatutako 10-15 cm-ko diametroko korinbo batean amaitzen dira. Fruituak 5-6 mm-ko diametroa duten globo itxurako baia beltz txikiak eta pozoitsuak dira Orriek azido zianhidriko kopuru handia ei dute.

Etimologia

aldatu

Aitzineuskaraz: *zinaurri[1]

Ezaugarriak

aldatu
 
Andura (landare berriak)
 
Anduraren landare helduak
  • Ugaltze-organoak:
    • Infloreszentzia mota: zima multiparoa
    • Sexu banaketa: hermafrodita
    • Lorautseztapen mota: entomogamoa, autogamoa
    • Loraldia: ekainetik abuztura (bagiletik dagonilera)
  • Haziak:
  • Habitat eta hedapena:


 
Anduraren fruituak
 
Infruteszentziaren itxura

Erabilera

aldatu

Gaitasun izerdiarazle, diuretiko eta laxanteak ditu.

Beste izen arruntak

aldatu

Sambucus ebulus tokiko euskarazko testuetan[2]: akamailu (arkamailu, akamailla, akamelu, akaramailu, arkaramailu); andura (anddura, aindura, andora, anduera, aniura, andu); mausa (maus); saliparda (saluparda, saliporda); zihaurri (ziaurre, ziaurdi, zinurri, ziraurri, ziorri, zigorri , zenaorri , zeaurri); batzuetan mausa-belar.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu