Ana (Biblia)
Ana[1][2] (hebreeraz: חַנָּה, Ḥannā) Biblian ageri den pertsonaia da, Elkanaren bi emazteetako bat eta Samuel profetaren ama.
Ana (Biblia) | |
---|---|
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | , K.a. XII. mendea |
Heriotza | , K.a. XI. mendea |
Herrialdea | Israelita |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Elkanah (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Ana Samuelen I. Liburuaren lehen bi kapituluetan baino ez da Biblian aipatzen.
Bibliako kontakizunean, Ana Elkanaren bi emazteetako bat izan zen. Besteak, Penina izenekoak, bazuen seme‑alabarik, eta Anak ez. Hala ere, Elkanak gehiago maite zuen Ana. Lillian Kleinek dio Anaren irudia Sara eta Rebekaren irudiekin paraleloa dela, eta agian Elkanak Penina bigarren emaztetzat hartu zuela Anak ezin zuelako seme-alabarik izan[3].
Elkana urtero joaten zen Siloko santutegira, Jainkoari gurtza egitera. Egunen batean, Ana tabernakulura joan zen eta negarrez otoitz egin zuen. Seme bat izanez gero, bizitza osorako Jainkoari eskainiko ziola zin egin zion.
Eli apaiz nagusiak mozkortuta zegoela pentsatu zuen eta galdezka hasi zen. Anak dena azaldu zionean, bedeinkatu zuen eta etxera joateko eskatu zion. Anak seme bat izan zuen eta Samuel («Jaunarengandik dut hartua») izena jarri zion[4].
Honen ondoren, Elik Ana bedeinkatu zuen berriro, eta berak beste hiru seme eta bi alaba izan zituen.
Ana profetesatzat hartzen da[5], eta haren esker emateko otoitza[6] Magnificatekin aldera daiteke[5].
Erromatar Eliza Katolikoak eta Eliza Ortodoxoak santutzat hartzen dute. Jaiegina abenduaren 9an ospatzen da[7][8].
Erreferentziak
aldatu- ↑ 66. Santutegiko izen ohikoenak. Gasteiz: Euskaltzaindia, 6 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
- ↑ 177. Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2014-06-27), 4 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
- ↑ (Ingelesez) Klein (Abensohn), Lillian. «Hannah: Bible» The Shalvi/Hyman Encyclopedia of Jewish Women (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
- ↑ 1 Sm 1:13-20
- ↑ a b (Ingelesez) Kirkpatrick, A. F. «1 Samuel 2» Cambridge Bible for Schools and Colleges. (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
- ↑ 1 Sm 2:1-10
- ↑ (Ingelesez) «St. Hannah Pray for Us» Catholic Sistas 2011-12-09 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
- ↑ (Ingelesez) «Prophetess Hannah the mother of the Prophet Samuel» Orthodox Church in America (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).