Amalur (koalizioa)
Amalur Ipar Euskal Herrian Europe Écologie-Les Verts alderdi ekologistak eta Eusko Alkartasunak 2012ko Frantziako hauteskunde legegileetara aurkezteko osatu zuten koalizioa izan zen. Orotara, 4.101 boz lortu zituen lehenengo itzulian, boz guztien % 3,16.[1]
Historia
aldatuIpar Euskal Herrian Eusko Alkartasunak 2007an Euskal Herria Bai koalizioaren eraketan parte hartu zuen Abertzaleen Batasuna eta Batasunarekin batera. 2009ko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Eskualde eta Herri Solidarioen (RPS) kide bezala, EAk eta ABk, erakunde horrek sostengaturiko koalizioarentzat, Europe Écologie-entzat, eskatu zuten botoa.[2] Ezker abertzaleak, aldiz, Euskal Herriaren Alde sostengatu zuen.
2011ko abenduan ABk EA eta Batasuna Euskal Herria Bai koalizioa finkatzera deitu zituen. Batasunak onartu egin zuen baina EAko militanteen asanbladak Europe Écologie-Les Vertsekin batera Ipar euskal Herrirako hauteskunde koalizio berria osatzea erabaki zuen, Amalur izena hartu zuena. Horrez gain, hauteskunde presidentzialetan EAk Eva Joly hautagai ekologistari sostengua eman zion.[3] ABk eta Batasunak boto askatasuna eman zuten. EAren aburuz hauteskunde hauterako Euskal Herria Bai koalizioa ez osatzearen zioa Batasunak alderdi ekologista bertan parte hartzea arbuiatzea izan zen; AB, berriz, honen aldekoa zen baina betiere aurretik ezker abertzalearen batasuna eman eta gero.[4]
Programa
aldatuAmalur-en programa "ekonomiaren konbertsioa ekologikoan, lurraldeak indartu gertutasunezko enpleguak sortzeko eta innobazio, gizarte lotura eta elkartasuna bezalako baloreen lehenestean oinarrituta", energia nuklearraren uste progresibo eta "nekazaritza ekologiko eta arrazoizko arrantzarako" hitzarmena proposatzen zuen, zeinaren arabera transgenikoak baztertuko liratekeen eta etxalde handien kontzetrazioa ekidingo zen, Euskal Herriko Laborantza Ganberari babesa ematen ziolarik. Amalur-ek hauteskunde sistema proportzionalaren alde egin zuen eta, bestalde, Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko agertu zen[5].
Hautagaiak eta emaitzak
aldatuIpar Euskal Euskal Herriko hiru hauteskunde barrutietan hautagai nagusiak Europe Écologie-Les Verts-ekoak izan ziren.
- Alice Leiziagezahar, IV. barrutian (EE-LVko Cédric Laprun ordezko bezala), 507 boto (%2) lortu zituen.
- Marie-Ange Thébaud, V. barrutian (EAko Philippe Duluc ordezko bezala), 1.801 (%3,6).
- Philippe Etcheberry, VI. barrutian (EAko Argitxu Noblia ordezko bezala), 1.793 (%3,25).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Resultados de la primera vuelta de las elecciones legislativas, Naiz, 2012ko ekainaren 11a.
- ↑ Europe Ecologie y PNB presentan sus listas y los respectivos programas, Gara, 2009 apirilaren 28a.
- ↑ EA descarta participar en EHBai y apuesta por EE-Les Verts para los comicios de 2012[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2011 abenduaren 20a.
- ↑ Primer 'round' también en Iparralde[Betiko hautsitako esteka], Deia, 2012ko apirilaren 21a.
- ↑ «Amalur» será la marca electoral de la alianza Europe Ecologie-Les Verts con EA para las elecciones legislativas[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2012ko martxoaren 8a.