[go: up one dir, main page]

Amaia Osaba

piraguista nafarra

Amaia Osaba Olaberri (Iruñea, 1975eko maiatzaren 1a) nafar piraguista, entrenatzailea eta maratoilaria da. Maratoi modalitatean eta itsasoko kayak modalitateetan aritzen den piraguista da.

Amaia Osaba
Bizitza
JaiotzaIruñea1975eko maiatzaren 1a (49 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpiraguista
Amaia Osaba piraguistak Munduko eta Europako 7 domina ditu

Gogor entrenatzen du maila handian egoteko, kirolari gazteagoekin lehiatzen baita. Pandemian ere, lurrean egonda itsasoa simulatzen duen ergometroari esker etxean entrenatu zuen.[1]

2021ean, 46 urte zituela, munduko eta itsasoko kayakeko txapelketarako sailkatu zen eta 5. egin zuen Europako txapelketan.[2] [3] [4]

Eskoletan hitzaldiak ematen ditu gazteak kirola egitera animatzeko.[5] [6]

Lorpenak

aldatu

Itsas kayak modalitatean, Europako bi domina irabazi zituen 2016an eta 2018an. Entrenatzaile ere aritzen da. Maratoian hemezortzi aldiz parte hartu du Munduko txapelketetan. Munduko Piraguimo Maratoian bi domina eskuratu zituen 2004an eta 2018an, bata brontzezkoa eta bestea zilarrezkoa. Europako Piraguismoa Maratoian, berriz, hiru domina 2005 eta 2019 artean.[7] [8] [9] [10]


Nazioarteko palmaresa

aldatu
Piraguismo maratoian
Munduko txapelketa
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2004 Bergen ( Noruega) K2
2018 Vila Verde ( Portugal) K2
Europako txapelketa
Año Lekua Domina Lehiaketa
2005 Týn nad Vltavou ( Rep. Checa) K2
2018 Metković ( Croacia) K2
2019 Decize ( Francia) K2
Itsasoko kayak Piraguismoa
Europako Txapelketa
Urtea lekua Domina Lehiaketa
2016 Cagliari ( Italia) K1
2018 Villajoyosa ( España) K1

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Amaia Osaba: "Me apetece volver al río y al mar, pero aún no es el momento"» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  2. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «La piragüista Amaia Osaba: "Me gustaría luchar por las medallas en el Europeo"» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  3. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Amaia Osaba, doblete en el Cto. de España de Maratón» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  4. (Gaztelaniaz) Navarra, Diario de. (2021-08-21). «Amaia Osaba, quinta en el Campeonato Europeo de Kayak de Mar» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  5. (Gaztelaniaz) «Aprendemos piragüismo con Amaia Osaba» CP Paderborn 2021-12-10 (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  6. (Gaztelaniaz) NOS VISITA AMAIA OSABA – Blog de Educación Física. (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  7. Erabateko piraguista. Nafarroako kirolariak, 2019ko ekaina, deporteyjuventudnavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-1-23).[Betiko hautsitako esteka]
  8. «Canoeresults» www.canoeresults.eu (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  9. «Canoeresults» www.canoeresults.eu (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  10. (Gaztelaniaz) Federación Internacional de Piragüismo. 2021-09-07 (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).

Kanpo estekak

aldatu