Aluminiozko paper
Aluminiozko papera oso mehea den aluminiozko xafla bat da, 0,2 mm baino txikiagoko lodiera duena. Horrela, xafla oso zalua da eta tolestu egin daiteke, objektuak errazago estaltzeko. Hala ere, oso hauskorra da eta erraz puskatzen da. Tenperatura oso altuak jasa ditzake eta ez du beroa pilatzen. Maiz, beste material batzuekin batera saltzen dira, adibidez plastiko geruza fin batekin, iraunkorrago egiteko helburuarekin.
Europan urtero 800.000 tona aluminiozko paper ekoizten dira[1]. Munduan sortzen den aluminiozko paperaren %75 elikagaiak, kosmetikoak eta produktu kimikoak biltzeko erabiltzen dira, eta beste %25 inguru industrian erabiltzen da, isolatzaile termiko gisa, kableak biltzeko edo elektronikan. Birziklatzea erraza da, eta jatorrizkoaren elektrizitatearen %5 kontsumitzen da berria egiten[2].
Maiz eztainuzko paper izena ematen zaio, baina paper hau ez da egiten eztainuarekin XX. mendearen bigarren erditik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Facts - EAFA - The home of aluminium foil» web.archive.org 2016-03-25 (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
- ↑ «Asia-Pacific Partnership on Clean Development and Climate» web.archive.org 2009-04-06 (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).