[go: up one dir, main page]

Zirilikoa alfabeto bat da, grezierako alfabetoan oinarritua, batez ere errusieraz eta beste hainbat hizkuntzaz erabilia, Europa ekialdeko eta antzinako SESBaren eragineko eremuan.

Hizkuntzak

aldatu
 
Berde ilunez: alfabeto zirilikoa erabiltzen duten herrialdeak
Berde argiz: alfabeto zirilikoa beste alfabeto batekin batera erabiltzen duten herrialdeak

Hona alfabeto hori erabiltzen duten zenbait hizkuntza: abkhaziera, bielorrusiera, bulgariera, errusiera, jakutera, kazakhera, komiera, mazedoniera, moldaviera, mongoliera, serbiera, tatarera, tajikera, turkmenera, ukrainera, uzbekera eta beste batzuk.

Historia laburra

aldatu

X. mendean asmatu zuen Bizantziar Inperioko misiolari batek Bulgarian, ziurrenik Ohrideko San Klementek[1].

Letrek eragin greko argia dute, eta funtsean Zirilo eta Metodio santuek IX. mendean asmatu zuten alfabeto glagolitikoan oinarrituta dago: Bizantziar Inperioko misiloari horiek Biblia herri eslaviarrentzat itzuli zuten. Biblia horren hizkuntza eslaviera eklesiastiko zaharra da, Tesalonikan ikasi zuten dialekto eslaviar batean oinarritua. Eliza ortodoxo errusiarrak hizkuntza hori erabili zuen IX eta XII. mendeetan. XIV. mendean eslaviera eklesiastikoa (egun ere erabilia) azaldu zen. Hala Ziriloren itzulpena lan itzela izan arren, eta santuak izena eman dion arren alfabetoari, Klementeren ekarpen propioa handiagoa da.

Gaur egungo alfabetoa 1708ko xedapenetan datza eta 1918 erreforma egin zen, lau letra kendu zirenean.

Letrak eta ahoskera

aldatu

Jarraian den taulak laburpen nagusi bat erakusten du, baina Euskaltzaindiak 156. arauan[2] alfabeto zirilikoaz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema eman zuenean, taula orokor bat aurreikusi beharrean, hizkuntza nagusietarako proposamen desberdinak egin zituen. Ikus beraz, errusieraren tranliterazioa, bulgarierarena, ukraineraren eta bielorrusierarena, adibidez.

Alfabeto zirilikoa
Larria Xehea Izena Hotsa
А а a /a/
Б б be /b/
В в ve /v/ frantsesez ville bezala
Г г ge /g/ euskaraz gero bezala
Д д de /d/
Е е je /je/
Ё ё jo /jo/
Ж ж je /ʒ/ mendebaldeko bizkaieraz jakin bezala edo frantsesez jupe bezala
И и i /i/
Й й i laburra /j/ euskaraz bai bezala
К к ka /k/
Л л el /l/, katalanez bezala
М м em /m/
Н н en /n/
О о o /o/
П п pe /p/
Р р er /r/ euskaraz gorri bezala
С с es /s/ euskal zeta
Т т te /t/
У у u /u/
ф Ф ef /f/
Х х kha /x/ gipuzkeraz jan bezala
Ц ц tze /ts/ euskaraz hitz bezala
Ч ч txe /tʃ/ euskaraz etxe bezala
Ш ш xa /ʃ/ euskaraz goxo bezala
Щ щ xtxa /ʃtʃ/ euskal ixa + te ixa
Ъ ъ ikur gogorra bustidurarik eza adierazten du
Ы ы jery /ɨ/
Ь ь ikur leuna bustidura adierazten du
Э э e /ɛ/
Ю ю ju /ju/ euskaraz Loiu bezala
Я я ja /ja/ gipuzkeraz ogiya bezala


Kanpo estekak

aldatu
  1. (Ingelesez) «In Pictures: Ohrid, Home of Cyrillic» Balkan Insight 2018-05-24 (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
  2. «156 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).