Aldagai (argipena)
Wikimediako argipen orri
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: aldagai . |
Aldagaia balio ezberdinak har ditzakeen zenbatekoa da, konstanteak ez bezala. Matematikan eta matematika erabiltzen duten zientzia guztietan maiz erabiltzen den kontzeptua da, egoera bat zehaztu, kopuru bat eman nahiz magnitude bat neurtzeko. Hizki bakar batez adierazi ohi dira aldagaiak: adibidez, espazioaren neurria (egindako ibilbide baten luzera) s ikurrez adierazi ohi da fisikan. Terminoak erabilera zenbait ditu:
- matematikan, aldagaia ebazkizun batean balio ezberdinak har ditzakeen balio bat da, hizki batez adierazi ohi dena.
- estatistikan, aldagai estatistikoa ikerketa bateko elementuetarako neurtzen den ezaugarri bat da;
- probabilitate teorian, zorizko aldagai terminoa zoriz balio ezberdinak har ditzakeen aldagai bat izendatzeko erabiltzen da;
- aldagai diskretua, kontatu daitezkeen balio bakan eta isolatuak hartzen dituena (adibidez, familia baten seme-alaba kopurua);
- aldagai jarraitua, tarte batean balio erreal guztiak hartzen dituena.
Kanpo estekak
aldatu
|
Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko. Hona barne esteka baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan. |