[go: up one dir, main page]

Aiahuaska (ketxuazko hitza) Psychotria generoko landareen nahasketen bidez prestaturiko hainbat infusio enteogeniko izendatzeko erabiltzen den hitza da.

Aiahuaska prestaketa

Aiahuaskaren prestaketan Psychotria viridis edo Mimosa hostilis erabili ohi dira monoaminooxidasaren inhibitzaileak dituen beste landareren batekin nahastuta, Colaoriopsis caapi edo Ruda siria kasu. Nahastetik lortzen den edabea erritual kolero edo erlijiosoetan eta Amazonas aldeko jatorrizko herrien medikuntza tradizionalean erabilia da. Prestaketa aldatu egiten da nazioen arabera, eta errezeta asko daude, bakoitza osagai ezberdinetakoa. Haatik, ezinbesteko osagaiak lehen aipaturikoak dira, hau da, dimetiltriptamina duen landare bat eta monoaminooxidasaren inhibitzailea duen beste bat.

Amazoniar oihaneko kulturetako eta mexikar basamortuko xamanek erruz erabiltzen dute aiahuaska, bere efektu liluragarriei esker izpirituen mundurako bidaiak egitea errazten baitu.

Kanpo estekak

aldatu