[go: up one dir, main page]

Aeromonas generoa bakterio Gram negatiboz osatua dago, bazilo itxura dutenak (antza handia dute enterobakterioekin, bazilo txikiak baitira). Enterobakterioen antzera ere, gluzidoak hartzitzen dituzte. Anaerobio fakultatiboak dira eta mugikorrak (flagelo bakarra dute). Ez dute esporarik sortzen.

Aeromonas
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaAeromonadales
FamiliaAeromonadaceae
Generoa Aeromonas
Stanier 1943
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Garai batean Aeromonas Vibrionaceae familian sailkatzen zen, baina gaur egun berezko familia dauka (Aeromonadaceae).

Katalasa eta oxidasa (+) dira.

Genero honetako bakterioak uretan bizi dira (ur gezatan eta hondakin-uretan, batez ere). Uretan bizi diren animaliak (arrainak, igelak, hegazti batzuk...) bakterio hauekin kutsa daitezke, eta gizakiak animalia hauek jaterakoan ere kutsatzeko arriskua du.

Genero honetan 20 espezie inguru daude, Aeromonas hydrophila, A. caviae eta A. veronii garrantzitsuenak izanik. Bakterio hauek eragiten dituzten patologia nagusiak bi dira: gastroenteritisa eta bakteremia (septizemia). Lehena ur edo janari kutsatuak hartzean harrapatzen da, eta bigarrena gorputzeko zauriak ur kutsatuetan sartzerakoan.

Aeromonas batzuek erresistentzia dute kloroarekiko, eta kloroz tratatutako uretan egon daitezke.