[go: up one dir, main page]

Abade

monasterio baten buruari ematen zaion izendapena

Abade edo abat monasterio bateko burua da. Bizkaian apaizei horrela ere diote.

Christiaan de Hondt abadea, c. 1500

Historia

aldatu

Monasterioko abadea monasterioko fraideek hautatzen dute, oro har, baina Eliz agintaritza gorenak onartu behar du bere kargua hartu ahal izateko. Kargu hori bizitza osorako izaten da, kargua onartu dionak kentzen ez badu; eta dimisioa ere, Eliz agintaritzak onartu arte ez da baliozkoa. Abade kargua, Sortaldeko kristauen artean sortua, San Benitok zabaldu zuen Europan. Gaur egun, antzina bezala monasterio bakoitza bere buruaren guztiz jabe eta aske izan ordez, hierarkia batean mailakaturik daude, monasterioak bezala abadeak.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Erlijio  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.