1969ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 52. edizioa izan zen. 1969ko maiatzak 16 eta ekainak 8 artean ospatu zen, horietako bat bikoitza izan zen 23 etapatan banatutako 3731 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Felice Gimondik, batez beste, 34,942 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Gardan hasi eta Milanen amaitu zen.
130 txirrindularik hasi eta 81ek amaitu zuten itzulia.
1969ko Italiako Giroak, erakargarritasun nagusi bezala garaipenagatik Gimondik eta Eddy Merckxek izango zuten lehia zen. Belgikarra izan zen ematen lehena, 3. etapan, esprintean irabazi ondoren, hurrengo egunean, 21 kilometroko erlojupekoan berriz ere garaipena lortuz, non diferentzia handirik ez zen egon. Askoz handiagoak izan ziren diferentziak 15. etapan, 49 kilometroko erlojupekoan. Oraingoak, Merckxek minutu bat atera zion Gimondiri, eta gainontzekoei hiru baino gehiago. Alabaina, hurrengo egunean berri harrigarri bat izan zen: Merckxek dopinaren aurkako kontrol batean emandako positiboa, honen ondorioz lasterketatik bota zutelarik. Positiboa eta proben zuzentasuna berretsiak izan ziren arren, Merckxek uneoro defendatu zuen bere errugabetasuna. Asko hitz egin zen gai honi buruz, belgikar txapeldunaren aurkako ekintza mafioso bat iradokiz. Positiboaren ondorio bat txirrindularitza proba orotan hilabeteko suspentsio zigorra izan zen, 1969ko Frantziako Tourrean parte hartzea eragotziko ziona. Alabaina, zigorra kendu zioten, eta Merckxek, azkenean, urte horretako Tourrean parte hartu ahal izan zuen, non bere lehen Tourra irabaziko zuen.
Bere aldetik, Gimondik maglia arrosa bereganatu zuen Merckx Girotik kanporatua izan ondoren, eta ez zuen oztopo askorik izan bere bigarren Giroa irabazteko. Itzuli amaiera izugarrian, jarraikako zenbait mendiko etaparekin, Gimondi soilik 21. etapan gainditua izan zen nahiko modu argian, etapa hori Claudio Michelottok irabaziz, itzuli amaieran sailkapen nagusiko bigarrena eta mendiko sailkapenaren irabazlea izango zena. Aurreko etapa bertan behera utzi behar izan zen arazo klimatologikoen ondorioz. Hala, Gimondik bere bigarren Giroa irabazi zuen.