[go: up one dir, main page]

1949ko Landetako basoaren sutea

1949ko Landetako basoaren sutea urte hartako abuztuaren 19tik 25raino Gaskoiniako Landetan izan zen.[1] Baso-sutearen ondorioz, 52.000 ha, horietatik 25.000 Landetako basoarenak, erre eta 82 lagun hil ziren. II. Mundu Gerraren ostean basoen egoera oso kaskarra zen, eta suebakiak landaretzak janak zituen.[2] [3] Europa osoko sute modernorik hilgarriena izan zen.[3] Suteak Girondako Cestas, Saucats, Marcheprime eta Mios udalerriak errautsi zituen.

1949ko Landetako basoaren sutea
Irudia
Map
MotaBaso-sute
Denbora-tarte1949ko abuztuaren 19a - 1949ko abuztuaren 25a
KokalekuLandetako basoa
HerrialdeaFrantzia
Pertsona hilak82
1949ko sutearen biktimen omenezko monumentua, Canéjanen.

Abuztuaren 19an Saucatseko Le Murat auzoan sortu zen, arratsaldeko ordubata inguruan. Ikerketaren arabera, Pioton izeneko zerratokian langile baten zigarroak sortu zuen. Laster hedatu zen eta Lagune du Merlen kokaturiko suebakiak ezin zuen bere lana bete.

Haizeak sutea zabaldu eta hilaren 20ko arratsaldeko hirurak aldean zakar jo zuen. Garrek 200 metroko luzera ere izan zuten eta su-ekaitzak gogor jo zuen suhiltzaileen kontra. Haizea baretu zenean, sutea amatatzeko gai ziren.[4]

1949ko abuztuaren 25an, Landetako basoaren sutea itzaltzea lortu zuten azkenean.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Frantsesez) Chevrou, Robert B.. Pourquoi les incendies de forêts sont-ils si meurtriers ?. EDP Sciences, 202 or. ISBN 2-86883-798-0..
  2. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/landetan-sute-erraldoia-piztu-zen
  3. a b (Ingelesez) Neff, Christophe. (2009-7-13). «The Fatal Forest Fire – remembering the "1949 Mega fire" in the "Forêt des Landes" (South West France)» Le Monde.
  4. (Frantsesez) Deville, Joan. (2009-5-15). L'Incendie meurtrier dans la forêt des Landes en août 1949. Les Éd. des Pompiers de France, 160 or. ISBN 978-2916079202..
  5. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/landetako-basoaren-sutea-itzaltzea-lortu-zuten-azkenean

Kanpo estekak

aldatu


Historia  Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.