55 Days at Peking
55 Days at Peking (euskaraz 55 Egun Pekinen) 1963ko Nicholas Ray zinema zuzendariaren historia filma bat da. Bertan, Charlton Heston, Ava Gardner, David Niven, Flora Robson, John Ireland, Leo Genn, Robert Helpmann, Kurt Kasznar eta Paul Lukas aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatu1900. urtea Txina, Boxerren matxinada garaia. Boxerrek Pekingo atzerritar enbaxadak sitiatuak dituzte, txinatar matxinatu nazionalista hauek herrialde hartako atzerritar eragina deuseztu nahian edozein atzerritar nahiz kristau hil egiten dutelarik. Pekingo atzerritarren enbaxadak dauden gotorlekua matxinatuek setiatua dagoenez, britainiar enbaxadoreak gainontzeko atzerritar ordezkarien batasuna lortu eta handik bizirik ateratzeko 55 egun iraungo dituen defentsa saiakera etsi bati ekingo diote.
Aktoreak
aldatu- Charlton Heston: Matt Lewis maiorra
- Ava Gardner: Natalie Ivanoff baroisa
- David Niven: Sir Arthur Robinson
- Flora Robson: Cixi enperatriza
- John Ireland: Harry sarjentua
- Leo Genn: Jung-Lu jenerala
- Harry Andrews: Aita de Bearn
- Robert Helpmann: Tuan printzea
- Juzo Itami: Shiba kolonela
- Kurt Kasznar: Sergei Ivanoff baroia
- Philippe Leroy: Julliard
- Paul Lukas: Steinfeldt medikua
- Lynne Sue Moon: Teresa
- Elizabeth Sellars: Lady Sarah Robinson
- Massimo Serato: Menotti Garibaldi
- Jacques Sernas: Bobrinski maiorra
- Jerome Thor: Andy Marshall tenientea
- Geoffrey Bayldon: Smythe
- Joseph Furst: Hanselman kapitaina
- Walter Gotell: Hoffman kapitaina
- Alfred Lynch: Gerald
- Alfredo Mayo: espainiar ministroa
- Martin Miller: Hugo Bergmann
- José Nieto: italiar ministroa
- Eric Pohlmann: Von Meck baroia
- Aram Stephan: Gaumaire
- Robert Urquhart: Hanley kapitaina
- Ronald Brittain: Britten sarjentua
- Fernando Sancho: belgikar ministroa
- Michael Chow: Chiang
- Nicholas Ray: estatubatuar diplomazia-burua