Kalota (elizgizonen burugainekoa)
Kalota (elizgizonen burugainekoa) | |
---|---|
skullcap (en) eta liturgical costume (en) | |
Honen parte | vestment (en) |
Kalota (italieraz zucchetto eta latinez pileolus) burugaineko biribil eta txiki bat da bat da, aita santuek bereziki, baina baita gotzain eta betse elizgizon batzuke janzten dutena. Kipparen oso antzekoa da, juduek beren zeremonietan erabiltzen duten txano ohikoan beltzaren antzekoa.[1]
Erabilpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liturgiaren arabera, Jainkoaren aurrean baino ez du kentzen kalota buruan Aita Santuak; hau da, Sakramentu Santuaren aurrean, adibidez, meza garaian. Gotzainek eta kardinalek aita santuaren aurrean kentzen diote, errespetuaren sinbolo gisa, beste pertsona bat agurtzean kapela kentzen zaion bezala.
Koloreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pio V.a aita santuak hautatu zuen kolore zuria kalotarentzat, berak erabiltzen zuen ordna dominikoaren ohiturari jarraituz. Kardinalek erabiltzen duten kalota gorriak adierazten du zin egiten dutela martiri gisa Jainkoari odola emateko prest daudela. Gotzainek kalota morea erabiltzen dute. Kalota beltzak erabiltzen dituzte kalonjeek, gotzainak ematen duen ohorezko titulu gisa, bai tradizio katolikoan zein anglikanoan eukaristian janzten dutelarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ez belorik, ez 'kippa'rik, ez kurutzerik - bizkaie.biz» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, espainolezko Wikipediako «Solideo» artikulutik itzuli da; zehazki, 2023-08-11ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.