Swann-enetik
Swann-enetik | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Marcel Proust | |||
Sorrera-urtea | XX. mendea | |||
Argitaratze-data | 1913 | |||
Izenburua | Du côté de chez Swann | |||
Jatorrizko herrialdea | Frantzia | |||
Ezaugarriak | ||||
Hizkuntza | frantsesa | |||
Telesaila | Denbora galduaren bila | |||
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Combray (en) | |||
kronologia | ||||
|
Swann-enetik (frantsesez: Du côté de chez Swann) Marcel Proustek idatzitako Denbora galduaren bila eleberri zikloaren lehen liburua da. Ziklo osoa zazpi eleberriez antolatuta dago. Lehenengo hau1913an plazaratu zen, argitaletxe askoren ezetza ezagutu ondoren. Literatura Unibertsalaren liburu garrantzitsuenetariko bat da.
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oroimen liburu honek protagonistaren haurtzaroa eta nerabetasuna azaltzen du; protagonista, neurri handi batean egilearekin berarekin identifikatzen da.
Azalpen nagusiak familiaren ingurukoak dira: amarekiko maitasun sutsua, aitarekiko maitasun eza. Protagonista emakumeez inguratutako familian bizi zen. Testuinguru horretan lehenengo gorroto eta erruak ezagutuko zituen. Eleberria Combrayn kokatzen da eta hari nagusian beste bigarren mailako narrazioak bilduko dira.
Lehenengo eleberri honetan aurki daiteke Denbora galduaren bila zikloaren eszena ospetsuena: protagonistak madalena bat jaten duen bitartean, ekintza horrekin lotuta, haurtzaroko oroimenak esnatzen dira bere baitan.
Atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru dira:
- «Combray»;
- «Un amour de Swann» (Swannen maitasun bat);
- «Noms de pays: le nom» (Herriaren izenak: izena).
Eleberria zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Volker Schlöndorff zuzendari alemanak eleberria zinemara eraman zuen 1984an, Un amour de Swan izenburuaz. Charles Swann eta Odette de Crécy pertsonaiak Jeremy Irons eta Ornella Muti aktoreek antzeztu zituzten hurrenez hurren.[1]
Euskarazko bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz bi itzulpen ezagutzen dira, bakoitza bere izenburuarekin:
- Joxe Austin Arrieta Ugartetxea: Swann-enetik, Alberdania-Elkar argitaletxeak, 2010ean plazaratuta, Literatura Unibertsala bilduman.
- Jean-Baptiste Orpustan: Aro galduaren bila.[2]Orpustanek zikloko beste eleberriak ere itzuli ditu: Zuanen etxe aldean (Du côté de chez Swann), Guermantes-ko aldea (Le côté de Guermantes) eta Iheslea (La fugitive).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.filmaffinity.com/es/film382531.html
- ↑ «III. Traductions litteraires» www.tipirena.net (Noiz kontsultatua: 2017-01-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beñat Sarasolaren komentarioa Berrian, 2011/01/30.