Zerrenda:Italiako txirrindulariak
Itxura
Italiako txirrindularien artean, hauek ditugu tartean aipagarriak.
Klasikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carlo Galetti (1882-1949): Italiako Giroa 3 aldiz irabazi zuen.
- Costante Girardengo (1893-1978): Italiako Giroa birritan irabazi zuen.
- Ottavio Bottecchia (1894-1927): Frantziako Tourra eskuratzen lehenengo italiarra izan zen, eta lasterketa horretan birritan gelditu zen garaile guztira.
- Giovanni Brunero (1895-1934): Italiako Giroa 3 aldiz irabazi zuen.
- Alfredo Binda (1902-1986): Italiako Giroa 5 aldiz irabazi zuen, marka hori ezarri zuen lehendabiziko kirolaria izanda.
- Giovanni Valetti (1913-1998): Italiako Giroa birritan irabazi zuen.
- Gino Bartali (1914-2000): Italiako Giroa 3 aldiz eta Frantziako Tourra birritan irabazi zituen.
- Fausto Coppi (1919-1960): Nazioartean txirrindularirik onena izan zen Bigarren Mundu Gerra baino lehen eta horren ostean. Frantziako Tourra birritan eta Giroa 5 aldiz eskuratu zituen.
- Fiorenzo Magni (1920-): Italiako Giroa 3 aldiz irabazi zuen.
- Felice Gimondi (1942-): Hiru lasterketa handiak historia osoan irabazi dituzten sei txirrindularien artean dago. Tourrean behin, Giroan hiru aldiz eta Espainiako Vueltan beste behin garailea izan zen.
Garaikideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Francesco Moser (1951-): Giroa behin eta hainbat lasterketa klasiko irabazi zituen. Munduko txapelduna beste behin izan zen.
- Giuseppe Saronni (1957-): Giroa birritan irabazi zuen.
- Claudio Chiappucci (1963-): Tourreko podiumean hiru aldiz egon zen eta Euskal Herriko Itzulian behin garailea izan zen.
- Mario Cipollini (1967-): Inoizko sprinter hoberenen artean dugu, eta bere belaunaldiko finena arlo horretan.
- Marco Pantani Il Pirata (1970-2004): Inoizko eskalatzaileen onenen artean dago. Tour eta Giro bana irabazi zituen.
- Davide Rebellin (1971-): Klasikoetan espezialista eta bere belaunaldiko finenen artean arlo horretan.
- Paolo Savoldelli (1973-): Eskalatzaile ona baina batez ere mendateak jaisteko trebetasunagatik ezaguna. Giroa birritan irabazi zituen.
- Paolo Bettini (1974-): Lasterketa klasikoen espezialistarik onena izan da bere belaunaldian, eta agian historia osoko hoberenetarikoa ere bai.
- Danilo di Luca (1976-): Giroa behin eta Euskal Herriko Itzulia beste behin irabazi zituen.
- Damiano Cunego (1981-): Proba klasikoen bigarren txirrindulari italiarrik onentzat harzten dute, Bettiniren ostean.
- Vincenzo Nibali (1984-): Hiru Itzuli handiak irabazi dituen 6. txirrindularia da. Bi Giro, Tourra eta Vuelta bat irabazi ditu.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz)Federazione Ciclistica Italiana