Veríssimo Correia Seabra
Veríssimo Correia Seabra | |||
---|---|---|---|
2003ko irailaren 14a - 2003ko irailaren 28a ← Kumba Ialá - Henrique Rosa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bissau, 1947ko otsailaren 16a | ||
Herrialdea | Ginea-Bissau | ||
Heriotza | Bissau, 2004ko urriaren 6a (57 urte) | ||
Heriotza modua | Matxinada | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Armed Forces of Guinea-Bissau (en) | ||
Gradua | jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Guinea-Bissau War of Independence (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | African Party for the Independence of Guinea and Cape Verde (en) |
Veríssimo Correia Seabra (Bissau, 1947ko otsailaren 16a - ibidem, 2004ko urriaren 6a) gineabissautar militarra izan zen. Ginea-Bissauko estatuburua izan zen 2003ko irailean.
1963an, hamasei urterekin, PAIGCVra batu zen eta gerrillan borrokatu zen portugaldarren aurka. Ondoren ingeniaritza elektronikoa ikasi zuen Bulgarian eta 1971n Sobietar Batasuneko Artilleria Eskolara joan zen. Independentziaren ondoren, Lisboako ofizialen eskolara joan zen.
1980an Luis Cabral kargutik kendu zuen estatu-kolpean parte hartu zuen bere ibilbide militarrean. Angolan kasko urdinetako gineabissautar soldaduen buruzagiordea izan zen 1991-92an.
1998an Ansumane Mané jeneralarekin bat egin zuen João Bernardo Vieiraren aurkako matxinada batean eta 1999an Vieira kargutik kendu zuen estatu-kolpean parte hartu zuen.
Kumba Ialá presidenteari aurre egin zion soldaduen soldatak ez ordaintzeagatik eta 2003ko irailaren 14an kargutik kendu zuen. Herrialdea hamalau egunez zuzendu zuen Henrique Rosari trantsizio demokratikoa antolatzeko presidentetza eman zion arte.
Seabra hil arte jipoitu zuten, ordaindu gabeko soldatengatik soldaduen matxinada batean.