[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Victor Erize

Wikipedia, Entziklopedia askea
Víctor Erice» orritik birbideratua)
Victor Erize

Bizitza
JaiotzaKarrantza1940ko ekainaren 30a (84 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0258977 Allocine: 7857 Allmovie: p89074 Edit the value on Wikidata

Victor Erize Aras[1] (gaztelaniaz: Víctor Erice) (Karrantza, Bizkaia, 1940ko ekainaren 30a) zinema zuzendaria eta gidoigilea da. Lan urriko zinemagilea bada ere, zinemazaleek txalotua da. Beste zinema zuzendari batzuekin lan egin ohi du, adibidez:

Zientzia Politikoak eta Zuzenbidea ikasi zituen Madrilen. Hantxe zinemako kritikari bihurtu zen, Cuadernos de Arte y pensamiento eta Nuestro cine aldizkarietan.

Elias Kerexetarekin lan egin du. 1969. urtean zuzendu zuen bere lehen filma, Los Desafíos. Gero, 1973an, El espíritu de la colmena etorriko zen, eta 1983an El Sur. Kalitate handiko lanak dira denak.

1983an, El Sur film luzea egin ondoren, hurrengo hamar urteak publizitateari eskaini zizkion. 1992an El sol del membrillo filma zuzendu zuen, Antonio López García margolari errealistaren inguruko dokumental guztiz pertsonala, eta filmean haren sorkuntza prozesua islatzen saiatu zen. Torontoko Filmategiak munduko hainbat filmategi eta zinema museoen artean eginiko galdetegiaren ondoren, 1990eko hamarraldiko filmik onena izendatu zuen bestela ere sari ugari lortu dituen El sol del membrillo.

Film honekin irabazi zituen Cannesko jaialdian epaimahaiaren eta nazioarteko kritikaren sariak. Ordutik, Erizek laburrak, bideo instalazioak eta film luzeetako atalak sortu ditu, eta irakasle aritu da mintegi eta lantegietan.[2]

Andrés Vicente Gómez produktorearen aginduz hainbat hilabete Juan Marséren El embrujo de Shangai eleberria zinemara eramateko lanean eman ondoren, bertan behera gelditu zen egitasmoa 1999an, ekoizlearen eta zuzendari-gidoigilearen arteko desadostasunen ondorioz.

Film laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • En la Terraza (1961)
  • Páginas de un Diario (1962)
  • Los días Perdidos (1963)
  • Entre Vías (1966)
  • Alumbramiento (2002)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]