Uztai (jostailua)
- Artikulu hau Hula hoop delakoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uztai (argipena)».
Uztaia, ingelesez Hula hoop, norberaren gerri, eskumutur eta txorkatiletan uztai edo eraztun handi bat biraraztean datzan jolas bat da.
Antzinaroan jada, Antzinako Egipto eta Antzinako Grezian haurrak eta helduak metal eta egurrezko eraztunekin jolasten ziren. XVIII. mendean britainiar itsasgizonak Hawaiira iritsi eta bertakoek eraztun honekin burutzen diren gerri eta aldaka mugimenduen antzeko hula izeneko dantza dantzatzen zutela eta hawaierazko izendapena hartu eta hoop gorputzak eraztuna biratzen jarraitzeko burutzen duen mugimendu ondulatuaren izena gehitu zioten.
Gaur egungo hula hoop modeloa 1958an Richard Knerr eta Arturo Melinek Wham-O izenez sortu zuten, eta bi urtetan bakarrik 100 milioi unitate saldu zituzten.
Euskal Herrian gainera haurrek uztaia biratuz maiz jolastu eta abesten duten Ran Rober Ran ospetsua ere badago.