Urkizu (Tolosa)
Urkizu | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′08″N 2°06′28″W / 43.13556°N 2.10778°W |
Demografia | |
Biztanleria | 30 (2023) |
Urkizu Tolosako landa-auzo bat da. Hernio mendiaren magalean dago, 522 metroko altueran, Tolosako herri gunetik mendebaldera 8 kmtara. Eskualdeko ikuspegi zabalak eskaintzen dituen auzoa da: iparralderantz Oria bailara, ekialderantz Tolosako herri gunea, Uzturre mendia, Erroizpe mendia eta inguruko Ibarra, Belauntza eta Leaburu herriak eta hegoalderantz Aralar mendilerroko bista zabala.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urkizuko biztanleria |
---|
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Pedro eliza XVI. mendekoa da. San Zipirio ermitaren hondakinak daude inguruetan. Auzoko etxe ikusgarrienetakoa Urkizugoikoa da, balio historiko handikoa bertan jaio baitziren auzoko pertsonaia ezagunenetakoak; jatorrian dorretxe izan zela uste da.[1]
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Urkizuko ikuspegia dron bidez.
-
Aireko argazkia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «URKIZU - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tolosako auzoak | ||
---|---|---|
Aldaba • Amarotz • Auzotxikia • Bedaio • Montezkue • San Blas • San Esteban • Santa Luzi • Urkizu • Usabal |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |