Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzua
Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzua (ingelesez: United States Geological Survey edo USGS), Ameriketako Estatu Batuetako gobernuko agentzia zientifiko bat da. USGSko zientzialariek Estatu Batuetako lurra, bere baliabide naturalak eta mehatxatzen duten arrisku naturalak ikertzen dituzte. Agentziak lau zientzia arlo nagusi ditu: hidrologia, geologia, geografia eta biologia. USGSa erakunde ikertzaile bat da, erregulazio ardurarik gabea.
Ameriketako Estatu Batuetako Barne Sailaren sail zientifiko bakarra da. USGSn 10.000 pertsona inguruk lan egiten dute eta bere egoitza Virginia estatuko Reston herrian du, Colorado estatuko hiriburua den Denverren eta Kaliforniako Menlo Parken bulego garrantzitsuak dituelarik.
USGSak Lurrikara Informazioaren Zentro Nazionala (ingelesez: National Earthquake Information Center) kontrolatzen du Colorado estatuko Golden herrian, munduan zehar gertatzen diren lurrikaren kokapena eta indarra detektatzeaz arduratzen dena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalaren txosten batek iradokita USGSa 1879ko martxoak 3an fundatua izan zen. "Lur publikoen sailkapena, euren egitura geologikoaren, baliabide mineralen eta domeinu nazionaleko produktuen azterketa" lana eman zitzaion. Lan hau 1803an Louisianaren erosketaren ondoren Estatu Batuetara gehitu ziren lurralde zabalak sailkatzeko beharraren ondorio izan zen.
USGSko lehen zuzendaria izan zen Clarence Kingek, agentzia berria azterketa geologikoen zenbait tokiko agentzietatik abiatuta antolatu zuen. Kargua bi urtez bete ondoren, zuzendari bezala John Wesley Powellek ordezkatu zuen.
Zuzendarien zerrenda osoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1879–1881 Clarence King
- 1881–1894 John Wesley Powell
- 1894–1907 Charles Doolittle Walcott
- 1907–1930 George Otis Smith
- 1930–1943 Walter Curran Mendenhall
- 1943–1956 William Embry Wrather
- 1956–1965 Thomas Brennan Nolan
- 1965–1971 William Thomas Pecora
- 1971–1978 Vincent Ellis McKelvey
- 1978–1981 Henry William Menard
- 1981–1993 Dallas Lynn Peck
- 1994–1997 Gordon P. Eaton
- 1998–2005 Charles G. Groat
- 2006- Mark Myers