Karraskariak animalia ugaztun txiki batzuk dira. Lau ebakortz berezi dituzte, goiko hortz-lerroan bi eta behekoan beste bi, etengabe hazten direnak. Ebakortz horiek azal gogorreko fruituak (intxaurrak edo hurrak, adibidez) karraskatzeko (hortzekin marruskatzeko, hozka poliki-poliki apurtzeko) erabiltzen dituzte, eta horrexegatik deitzen zaie karraskari. Karraskari batzuek zura ebakitzeko edota lurrean zuloak egiteko ere erabiltzen dituzte ebakortzak; horregatik, azkar gastatzen zaizkie, baina, era berean, oso azkar eta etengabe luzatzen zaizkie berriro.
Non bizi dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karraskarien espezieak oso zabalduta daude mundu os
oan eta ia leku guztietan topa daitezke, Antartikan eta zenbait uharte urrunetan izan ezik. Haien artekoak dira katagorria, erbia, muxarra, arratoiak eta saguak.
Nolakoak dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karraskariak iledunak izaten dira, baina espezieren batek (arantzurdeak) ilearen ordez arantza gogor eta zorrotzak izaten dituzte beren burua babesteko.
Karraskatze-lanak indar handia eskatzen dienez gero, animalia hauek oso burezur sendoa eta aho-muskulu indartsuak izaten dituzte. Tamaina eta pisu desberdineko karraskariak daude: txikiena 5 gramo inguruko pisua duen sagutxo ñaño bat da; handiena, berriz, Hego Amerikako kapibara izenekoa da: burutik ipurdiraino, metrotik gora izan dezake, eta 60 kg izatera hel daiteke.
Zer jaten dute?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karraskari gehienak belarjaleak dira, hau da, landareak jaten dituzte. Batzuek, hala ere, haragia ere jaten dute. Gehienak lehorrean bizi dira, lurrean alegia, baina kastoreak, adibidez, ondo egokitu dira uretan bizitzera. Askotan gizakien uztak ere jaten dituzte.
Nola bizi dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karraskariak ugaztunak dira, eta, beraz, kumeak emearen sabelean hazten dira. Ugaztunen klase barruko ordena bat osatzen dute, Rodentia izenekoa.
Karraskari batzuek (marmotak, adibidez) hibernatu egiten dute; hau da, loaldi luzea egiten dute neguan, hotz gogorrei aurre egiteko; horretarako, gorputzeko tenperatura eta funtzio metabolikoak oso maila apaletan mantentzen dituzte.
Karraskari asko taldetan bizi dira, baina batzuk bakartiak dira.