Ispilatze bat benetakoa dela ematen duen baina benetakoa ez den irudi bat da. Aireko geruzek tenperatura eta lodiera ezberdinak dituztelako gertatzen da. Aire-geruzen arteko ezberdintasun horiek argia desbideratu dezakete. Errefrakzio deitzen zaio fenomeno honi, eta benetakoak diruditen irudi faltsuak sortzen ditu.
Uraren edo gainazal lau eta beroen inguruan ikusten dira askotan ispilatzeak. Adibidez, baliteke itsasontziak uraren gainean atzeraka doazela ematea. Ispilatzeen beste adibide ohikoenetako bat errepideetan gertatzen da udaran. Askotan, badirudi sakonera txikiko ur putzu bat dagoela aurrean, errepidearen erdian. Bide-zoru beltz beroaren gainean aire geruza fin bat osatzen delako sortzen da irudi hau. Orduan, argia desbideratu egiten da, errefraktatu, alegia, aire bero horrek gaineko aire hotzagoarekin topo egiten duen puntuetan. Zeru urdineko argiak, errefraktatzean, ura ematen du lurrean. «Ur» hori desagertu egiten da hura ikusten duen pertsona bertara hurbiltzen denean. Badago horren antzeko beste ispilatze bat ere: desertuaren erdian ur putzu bat ikustea.