Txikipedia:Artatxiki
Artatxikia nekazaritzan erabiltzen den hazi txikiko zereala da, proteina-eduki handia duena eta hazteko ur gutxi behar duena. Zereal honek ez du glutenik. Horretaz aparte, historioan, artatxikiaren ekoizpena gaur egungoa baino handiagoa izan da.
Zereal hau zaharrenetakoa da eta badirudi Afrika erdialdetik datorrela, antzina-antzinatik lantzen baita. Ziurrenik, Indiara arabiar merkatarien itsasontzietan iritsi zen, eta gaur egun Afrikan, Txinan eta Indian 400 milioi pertsona baino gehiagorentzat oinarrizko elikagaia da.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artatxikien barruan genero ezberdinetako zerealen espezieak daude, gehienak Poaceae familiaren Panicoideae azpi-familian daude.
FAOren arabera, guretzat garrantzitsuenak diren zerealak hauek dira:
- Perla artatxikia (Pennisetum glaucum)
- Artatxiki iletsua (Setaria italica)
- Artatxiki arrunta (Panicum miliaceum)
- Hatz artatxikia (Eleusine coracana)
Beste espezie aipagarri batzuk:
- Artatxiki japoniarra (Echinochloa spp.)
- Kodo artatxikia (Paspalum scrobiculatum)
- Artatxiki txikia (Panicum sumatrense)
- Artatxiki guinearra (Brachiaria deflexa = Urochloa deflexa)