[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Tegelko jauregia

Koordenatuak: 52°35′42″N 13°16′35″E / 52.595°N 13.2764°E / 52.595; 13.2764
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tegelko jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Seat of government Berlin
Borough of BerlinReinickendorf
Koordenatuak52°35′42″N 13°16′35″E / 52.595°N 13.2764°E / 52.595; 13.2764
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1820
Inaugurazioa1824
JabeaHumboldt
Arkitektura
ArkitektoaKarl Friedrich Schinkel
Ondarea

Tegelko jauregia, baita ere Humboldt jauregia bezala ezaguna, Berlingo Tegel barrutian dagoen pizkundetar jauregia da. Barrutiko monumentu nagusia da. Jauregiaren parkea Tegelko aintzirarekin mugatzen da.

Jauregia 1558an eraiki zen. Friedrich Wilhelm I. Prusiakoa Printze hauteslek ehiza-jauregia bezala erabiltzeko moldatzea agindu zuen. 1766an jauregia Humboldt familaren eskuetara pasa zen eta familiaren egoitza bihurtu zen. Alexander von Humboldt eta Wilhelm von Humboldt urte asko bizi ziren hemen. Amaren heriotza izan ondoren Wilhelm von Humboldtek jauregia jaso zuen, 1797an. 1820tik 1824ra eraikina zaharberritu zuen; horretarako garaiko gustu klasizista erabili zuen. Lanen egilea Karl Friedrich Schinkel izan zen. Gaur egun jauregia Humboldtarren ondorengoa den Heinz familiakoa da eta egoitza bezala erabiltzen dute. Parkean Humboldt familiaren hilobiak daude, tartean Alexander eta Wilhelm von Humboldtenak; hilobiak Karl Friedrich Schinkelek egin zituen, 1829an. 1983an parkea monumentu babestua izendatu zen. Urtetan parkeak sarrera irekia izan du; gaur egun, aldiz, bisitak oso mugatuak daude.[1][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tegelko jauregia Aldatu lotura Wikidatan