Wawelgo gaztelua
Wawelgo gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Polonia |
Voivoderria | Polonia Txikiko voivoderria |
Barruti-hiri | Krakovia |
Koordenatuak | 50°03′16″N 19°56′12″E / 50.0544°N 19.9366°E |
Komisarioa | Kasimiro III.a Poloniakoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Francesco Fiorentino (en) Benedykt from Sandomierz (en) Bartolommeo Berrecci (en) Mikołaj Castiglione (en) Giovanni Battista Trevano (en) Kacper Bażanka (en) Domenico Merlini (en) |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura arkitektura erromanikoa |
Azalera | 7.040 m² |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Wawelgo gaztelua (polonieraz: Zamek Królewski na Wawelu) Krakoviako (Polonia) erdialdeko gaztelu egoitza da. Kasimiro III.a Handiaren aginduz eraikia, Italiar estiloko patio nagusiaren inguruan kokatutako hainbat egiturek osatzen dute. Gaztelua, Poloniako handienetako bat izanik, Erdi Aroko, Errenazimentuko eta Barrokoko estilo arkitektoniko ia guztiak ditu. Wawelgo errege gaztelua eta Wawel mendia herrialdeko gune historikorik eta kulturalik garrantzitsuenak dira. 1978an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuten Krakoviako gune historikoaren zati bezala.
Mende askotan, Poloniako erregeen egoitza eta poloniar estatuaren sinboloa, gaztelua gaur egun herrialdearen arte-museo nagusietako bat da. 1930ean sortua, museoak hamar kontserbazio sail biltzen ditu margolanen bildumaz arduratzen direnak, besteak beste, italiar pintura errenazentista bilduma garrantzitsu bat, grabatuak, eskulturak, ehunak, horien artean Sigismundo II.a Augustoren tapizen bilduma, urregintza lana, armak eta armadurak, zeramikak, Meissen portzelana eta garaiko altzariak. Museoaren ekialdeko artelanek Europako otomandar karpa bildumarik handiena biltzen dute. Zazpi kontserbazio estudio espezializatuekin, museoa artelanak kontserbatzeko gune garrantzitsua da.
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
617ko Wawelgo gazteluko xilografia
-
Gaztelua Dębnicki zubitik ikusita
-
Wawel konplexuaren panoramikoa
-
Sigismundo III.a Vasa dorrea (1595) eta defentsa-hormak
-
San Leonardoren kripta Wawelgo gazteluaren azpian
-
Katedralako museoa
-
Errege lorategiak
-
Wawel errege gaztelua
-
Wawel gaztelua, Vistula ibaitiko ikuspegia
-
Jupiter, Merkurio eta bertutea Dosso Dossirena, 1524, gazteluaren bildumako margolanik baliotsuenetako bat da.