Ray Harryhausen
Ray Harryhausen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Los Angeles, 1920ko ekainaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Londres, 2013ko maiatzaren 7a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Los Angeles City College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, animatzailea, idazlea, gidoilaria eta produktorea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Enplegatzailea(k) | George Pal Productions (en) |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
rayharryhausen.com | |
| |
Raymond Frederick Harryhausen (Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 1920ko ekainaren 29a - Londres, Erresuma Batua, 2013ko maiatzaren 7a) zinemako efektu berezietako teknikaria eta zinema ekoizlea izan zen.
Ezaguna zen stop motion animazio teknika erabiltzeagatik. Teknika horretan, panpin bat erabiltzen da, haren mugimenduak fotogramaka grabatuz, alegia, nahi den posizioan jarri eta fotograma grabatu, mugitu hurrengo posiziora eta berriro fotograma grabatu. Fotograma guztiak jarraian ikusiz, mugimendua sortzen da. Bere lanik ezagunenak El gran gorila edo Mighty Joe Young 1949an (Willis O'Brien-ekin batera, efektu berezien Oscar saria jaso zuen filma honekin), The 7th Voyage of Sinbad 1958an (koloretan egin zuen lehen filma), Jason and the Argonauts 1963an eta Clash of the Titans 1981ean.