[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Roberto Laiseka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roberto Laiseka
Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo1969ko ekainaren 17a (55 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Euskaltel-Euskadi 1994-2006
 
Pisua63 kilogramo
Altuera184 zentimetro

Twitter: Robertolaiseka Edit the value on Wikidata

Roberto Laiseka Jaio (Gernika, Bizkaia, 1969ko ekainaren 17a - ) euskal txirrindularia izandakoa da.

Afizionatu mailan, Mungiako Beyena taldean aritu zen eta 1989. urtean Durangoko lasterketa irabazi zuen. Gero, Cafes Fortaleza taldean aritu zen eta 1992ean, bigarren sailkatu zen, Bermeon, eta Galdakaoko El Corte Ingles sarian hirugarren sailkatu zen, 1993ean.

1994an debutatu zuen txirrindularitza profesionalean Euskaltel-Euskadi taldearekin, eta bertan izan zen erretiratu arte. Txirrindularizale artean ospetsuenetarikoa eta idoloa zen. 2006an Italiako Giroan jausi, min hartu eta ondo berreskuratzea lortu ez zuenez erretiratu egin zen hurrengo urtean.

30 urte bete arte ez zuen lorpen handirik izan, baina orduz geroztik eskalatzaileen artean nabarmendu zen eta irabazi zituen etapa guztiak mendiko etapetan izan ziren. Horien artean 2001eko Frantziako Tourrean Luz Ardidenen bukatu zuen etapa.

Urtea Taldea
1994-2006 Euskaltel-Euskadi

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]