Podometro (urratsak)
- Artikulu hau urratsak neurtzeko gailuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Podometro (argipena)».
Podometro (urratsak) | |
---|---|
Neurgailua | |
Podometroa gailu bat da, normalean eramangarria eta elektronikoa edo elektromekanikoa, pertsona batek zenbat urrats egiten dituen kontatzen dituena; ibilaldien neurgailu bat alegia. Pertsonaren esku edo aldaken mugimendua detektatuz pertsona batek emandako urrats bakoitza zenbatzen du podometroak ohikoan.
GPS hargailuarekin konbinatutako funtzioa ere izan daiteke, baita telefono mugikorreko aplikazio batean aplikazio edo gaitasun bat, ibilbide zehatz baten luzera eta denboraren lotu daitekeelarik urrats kopurua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leonardo da Vincik podometro mekanikoa aurreikusi zuen aplikazio militarrak zituen gailu gisa[1]. 1780an Abraham-Louis Perrelet suitzarrak lehenengo podometroa sortu zuen, oinezko pausoak eta distantzia neurtuz; 1770eko berak sortutako erloju automatikoa hobetuz[2].
1965ean manpo-kei izeneko podometroa ("10.000 urrats neurgailua" japonieraz: 万歩計 ) Japonian merkaturatu zuen Y. Hatanok, eguneko 10.000 pauso ezin hobeak zirela esanez[3]. 2015ean Japoniako Osasun, Lan eta Ongizate Ministerioak egunean 10.000 pauso ere gomendatu zituen. Hala ere, gomendio hau ez dago froga sendoetan oinarrituta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ In sight of Leonardo da Vinci : letters from his notebooks. Ravi Persaud 2005, 166 or. ISBN 0-9737837-2-9. PMC 629705846. (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cristina. (2008-10-04). «Perrelet marcó la historia de la relojería en 1770» Trendencias (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
- ↑ Tudor-Locke, Catrine. (2003). Manpo-kei : the art and science of step counting : how to be naturally active and lose weight!. Trafford ISBN 1-55395-481-5. PMC 51446535. (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).