Alderdi Iraultzaile Instituzionala
Alderdi Iraultzaile Instituzionala | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Partido Revolucionario Institucional |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Mexiko |
Ideologia | konstituzionalismoa, civic nationalism (en) , liberalismoa, Korporatibismoa, sozialdemokrazia, sozialismo demokratikoa, import substitution industrialization (en) eta Sekularismoa |
Kokapen politikoa | zentrismo |
Jarduera | |
Kidetza | Internazional Sozialista |
Agintea | |
Lehendakaria | Alejandro Moreno Cárdenas (mul) |
Idazkari orokorra | Carolina vigano (en) |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1929ko martxoaren 4a |
Sortzailea | |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Alderdi Iraultzaile Instituzionala (gaztelaniaz: Partido Revolucionario Institucional edo PRI)[1] Mexikoko alderdi politiko bat da,[2] Plutarco Elías Calles presidente ohiak Alderdi Nazional Iraultzaile izenpean 1929ko martxoaren 4an sortua. Hirurogeita hamar urtez jarraian, 1930etik 2000ra, herrialdeko alderdi nagusia izan zen. 1988an bere zatiketarik handiena jasan zuen, Korronte Demokratikoa banandu zenean. Zatiketak Iraultza Demokratikoaren Alderdiaren sorrera eragin zuen.[3]
Bederatzi hamarkadatan zehar, alderdiak ideologia ugari izan ditu, askotan presidenteak berak erabakitakoak. Bere hastapenetan, ezkertiar idealak zituen alderdi bezala definitu zen, amaitu berri zen Mexikoko Iraultzak markatua. 1980ko hamarkadan, alderdiari hainbat erreforma neoliberal egin zizkioten, eta erreforma horiek zentro-eskuineko politika gisa identifikatutariko egungo joera eragin zuten: Estatuko enpresen pribatizazioa, Eliza katolikoarekiko harremanak berrezartzea eta merkatu askeko kapitalismoa ezartzea, besteak beste.[4][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria. [#5377 Estilo Liburua. .
- ↑ (Ingelesez) La Botz, Dan. (1995). Democracy in Mexico: Peasant Rebellion and Political Reform. , 121 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Partido Revolucionario Institucional» Excelsior.
- ↑ (Ingelesez) Russell, James W.. (2009). Class and Race Formation in North America. University of Toronto Press, 155 or. ISBN 978-0-8020-9678-4..
- ↑ (Ingelesez) Kopstein, Jeffrey; Lichbach, Mark; Hanson, Stephen E.. (2014-7-21). Comparative Politics: Interests, Identities, and Institutions in a Changing Global Order. Cambridge University Press.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |