Kristal-sistema trikliniko
Itxura
(«Sistema triklinikoa» orritik birbideratua)
Sistema triklinikoa kristalografian mineralak kristaliza daitezkeen zazpi egituretako bat da. Har bitez kristala osatzen duen zelda unitate bakoitzaren hiru ardatzak (a, b eta c) eta euren arteko angeluak (α, β, γ). Sistema triklinikoan parametro hauek guztiak ezberdinak dira euren artean eta angelu guztiak gainera 90ºren ezberdinak dira.
Sistema triklinikoan, beraz:
* a ≠ b ≠ c * α ≠ β ≠ γ ≠ 90º
Simetria minimo posibleak dituen taldea da.