Semion Budionni
Semion Mikhailovitx Budionni (errusieraz: Семён Миха́йлович Будённый; Platovskaia, Don Host oblasta, Errusiar Inperioa, 1883ko apirilaren 25aGreg./apirilaren 13Jul. - Mosku, 1973ko urriaren 26a) sobietar militar eta politikaria izan zen.
Errusiar nekazari familia txiro batean jaio zen kosako eskualde batean. Hainbat lan egin zituen 1903an Errusiako armadan izena eman aurretik. Errusia-Japonia Gerran parte hartu zuen kosakoen zalditeriako eskuadroi batean. 1908an San Petersburgoko Zaldun Ofizialen Akademian graduatu zen. Lehen Mundu Gerran, ekialdeko frontean borrokatu zuen, eta, ondoren, turkiarren aurka.
Errusiako Gerra Zibilean alderdi komunistaren parte izan zen eta Zalditeria gorriaren sortzailea izan zen. 1919an Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kide egin zen.
Polonia-Sobietar Batasuna Gerran ere parte hartu zuen. Kievek berriz hartzea lortu zuen, baina ez zuen Lvivek berriz hartzea lortu, eta Komaróweko guduan garaitua izan zen.
Gerra zibileko heroitzat hartu zuten, eta Semion Timoxenko eta Kliment Voroxilovekin, zalditeriako buruzagietako bat. Stalinen laguntza izan zen eta 1935ean Sobietar Batasuneko mariskal izendatu zuten. Purga Handiaren arduradun nagusietako bat izan zen.
Ezin izan zituen alemaniarrak geldiarazi Bigarren Mundu Gerraren hasieran, eta kargutik kendu zuten. Gerra modernoan lider ezgaitzat jo zuten. Antzinako zalditegian fidatzen zen tankeei aurre egin ahal izateko. Stalinekin zuen adiskidetasunak errepresaliak saihestu zizkion.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1883ko jaiotzak
- 1973ko heriotzak
- Errusiako militarrak
- Sobietar Batasuneko mariskalak
- Lehen Mundu Gerrako militarrak
- Bigarren Mundu Gerrako militarrak
- Errusiako komunistak
- Sobietar Batasuneko Heroiak
- Leninen Ordenarekin sarituak
- Boltxebikeak
- San Jurgiren Gurutzea jaso dutenak
- Bandera Gorriaren Ordena jaso dutenak