[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Mzilikazi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mzilikazi

Mthwakazi (en) Itzuli, Matabeleland (en) Itzuli errege

1840 -
Bizitza
JaiotzaMkuze (en) Itzuli, 1790
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaIngama (en) Itzuli1868ko irailaren 9a (77/78 urte)
Hobiratze lekuaEntumbane (en) Itzuli
Familia
AitaMatshobana KaMangete
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Mzilikazi[1] Moselekatse, Khumalo (euskaraz: «odol ibai handia»[2]; Mkuze, c.1790Ingama, 1868ko irailaren 9a) hegoaldeko afrikar erregea izan zen, gaur egun Zimbabwe den eskualdean Ndebele Erresuma sortu zuena. Shaka errege zuluaren ondoren, hegoaldeko Afrikako buruzagi militar handienetakotzat jotzen da.

Mzilikazik goi maila zuen Shakaren armadan. 1823an erregearen aurka matxinatu zen. Exekuzio erritual bat saihesteko, bere tribuarekin, khumaloekin, iparraldera ihes egin zuen. 800 kilometro baino gehiagoko ibilbidean, Mozambikera joan zen lehenik, eta Transvaal eskualdera gero, mendebaldean.

Beste tribu batzuen erasoek mendebalderantz (gaur egun Botswana dena) eta, 1837an, iparralderantz (orain Zambia dena) jarraitzera bultzatu zuten. Kololoak menderatzeko gai ez zela, hego-ekialdera erretiratzea erabaki zuen, geroago Matabeleland bezala ezagutu zen eskualdera (gaur egun Zimbabwe denaren hego-mendebaldera), eta han behin betiko finkatzea.

Estimazio modernoen arabera, ordurako, bere ibilera luzea hasi zuten 20.000 jarraitzaile ingurutik 15.000 inguru geratzen ziren, asko goseak, izurriteak eta gerrak jota hil baitziren.[3] Handik aurrera, bere herriko biztanleria hazten hasi zen poliki-poliki, konkistatu eta integratu zituzten tribu txikiak gehituz.[4]

Bertan, bere herria antolatu zuen, Shakaren antzeko unitate militarren sistema baten pean. Hauek hain eraginkorrak izan ziren, 1847 eta 1851 urteen arteko boerren erasoei aurre egitea lortu zutela, non Hegoafrikako gobernuak 1852an Mzilikazirekin bake hitzarmen bat sinatzea beste erremediorik ez zuen izan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lipschitz, Mark R.. (1978). Dictionary of African Historical Biography. Londres: Heinemann, 167–168 or. ISBN 0-435-94711-7..
  2. (Ingelesez) «King Mzilikazi» South African History Online 2011-9-13.
  3. Knight, Ian. (1994). Warrior chiefs of Southern Africa. Poole; Londres: Firebird Books, 122 or. ISBN 978-1-85314-106-5..
  4. Knight, 1994: 133

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Zulu Erresuma
Artikulu hau Zulu Erresumako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.