Mythimna unipuncta
Itxura
Mythimna unipuncta | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Noctuidae |
Leinua | Leucaniini |
Generoa | Mythimna |
Espeziea | Mythimna unipuncta Haworth, 1809 |
Datu orokorrak | |
Zabalera | 40 mm |
Mythimna unipuncta Noctuidae familiako sits bat da, nekazaritzarako oso kaltegarria. Adrian Hardy Haworthek deskribatu zuen 1809an. Amerikan du jatorria, Hego Amerikan zein Ipar Amerikan, baina gizakiak Europa, Asia eta Afrikara ereman du[1]. Euskal Herrian ere aurki daiteke[2]. Beldar direnean, lerroan mugitzen dira, nekazaritza-zelaiak hondatuz.
Intsektu migratzaileak dira, normalki klima epeletara bidaiatzen dute udaberrian eta klima hotzagoetatik ihes egiten dute udazkenean[3]. Errutea udan egin ohi dute. Emeak poligamoak dira, feromonak jariatzen dituzte eta hainbat arrekin ernaltzen dituzte arrautzak[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «armyworm, Pseudaletia unipuncta (Haworth)» entnemdept.ufl.edu (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
- ↑ «Mythimna unipuncta» iNaturalist (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
- ↑ (Ingelesez) McNeil, Jeremy N.. (1987/12). «The true armyworm, Pseudaletia unipuncta: A victim of the Pied Piper or a seasonal migrant?*» International Journal of Tropical Insect Science 8 (4-5-6): 591–597. doi: . ISSN 1742-7592. (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
- ↑ McNeil, Jeremy N.. (1986). «Calling Behavior: Can It Be Used to Identify Migratory Species of Moths» The Florida Entomologist 69 (1): 78–84. doi: . ISSN 0015-4040. (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).