Herri-salataritza
Itxura
(«Ministerio Fiskala» orritik birbideratua)
Herri-salataritza edo legezaintza[1] zigor-prozesuetan legea hausteagatik salatutako pertsonaren aurka auzia aurkezteko ardura da; akzio kriminala egikaritzean datza. Oro har, funtzionario publiko batek gobernuaren izenean gauzatzen du, frogak aurkeztuz, gizartearen interesak aldeztuz eta legea ezartzea sustatuz. Herri-salataritza egikaritzen duenari, Hegoaldean, fiskaltza[2] eta, Iparraldean, prokuradoretza[3] edo parket deitzen zaio.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «legezaintza - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
- ↑ «fiskaltza» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
- ↑ «prokuradoretza» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).