Mikhail Kalinin
Mikhail Ivanovitx Kalinin (Verkhniaia Troitsa, 1875eko azaroaren 19a Greg./azaroaren 7aJul./azaroaren 7a - Mosku, 1946ko ekainaren 3a) sobietar itzultzaile boltxevike eta politikaria izan zen.
Nekazari familia batean jaio zen eta metalaren industrian lan egin zuen San Petersburgon. 1898an, Errusiar Laneko Alderdi Sozialdemokratarekin bat egin zuen. Garai hartan ezagutu zuen Stalin. 1905eko Errusiar Iraultzan parte hartu zuen. Leninek zuzendutako fakzio boltxebikeko lehen kideetako bat izan zen.
1917an Petrogradoko alkate hautatu zuten eta hiria gobernatu zuen 1917ko Errusiar Iraultzan.
1919an Errusiar Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko kide hautatu zuten eta Politburoko kide izan zen 1926tik hil zen arte.
Jakov Sverdlov hil zenean, Kalininek ordezkatu zuen Sobieten Komite Exekutibo Zentraleko presidentetzan. Kargua Sobietar Batasuneko estatuburuaren baliokidea zen. Karguak bi aldiz aldatu zuen izena: 1922an, Sobietar Batasuneko Batzorde Exekutibo Zentraleko presidente eta 1938an Sobiet Goreneko Presidiumaren presidente.
Stalinekin zuen adiskidetasuna eta betetzen zuen kargua gorabehera, eragin eta botere gutxi izan zuen. 1940an, Stalin, Molotov, Lazar Kaganovitx, Kliment Voroxilov eta Anastas Mikoyanekin batera, 25.700 preso poloniarren exekuzio agindua sinatu zuen. Ez zen gai izan Ekaterina Kalinina emaztea babesteko, 1938 eta 1946 artean kartzelan egon baitzen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1875eko jaiotzak
- 1946ko heriotzak
- Errusiako politikariak
- Sobietar Batasuneko politikariak
- Errusiako ateoak
- Errusiako komunistak
- Minbiziak hildakoak
- Leninen Ordenarekin sarituak
- Boltxebike Zaharrak
- Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratako kideak
- Bandera Gorriaren Ordena jaso dutenak
- Antierrebisionistak
- Estalinismoa