[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hegaluze-mendrezka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendrezka» orritik birbideratua)
Hegaluze-mendrezka
tuna (en) Itzuli
OsagaiakAtuna

Hegaluze-mendrezka[1] hegaluzearen zatiketaren zati bat da, arrainaren behealdean dagoena, burutik gertu. Gastronomian duen erabilgarritasuna hegaluzearen zatiketaren beste zati batzuekin alderatuta ematen duen zapore eta testuran oinarritzen da. Arrainaren zati hori kontserbetan merkaturatzen dute (Portugalen, Espainian eta Italian).[2] Freskoa denean, aperitiboetan kontsumitzen dute eta labean prestatzen dute.

Mendrezkaz hitz egitean, normalean hegaluzearena esan nahi dugu, nahiz eta beste arrainena ere jaten den (ad. legatz-mendrezka[3]).

Gastronomian, Mediterraneoko zenbait eremutan kontsumitu ohi dute. Kontserban edo freskoan, batzuetan gazituta. Pieza honek ez du inolako arantzarik. Bere zapore eta testura garbia dela eta, entsaladak bezalako plateretan parte hartzen du. Hegaluzearen zati bat oso preziatua izaten da haragiaren antzeko elaborazioetan, hala nola erreketan, labean edo parrillan.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Jatetxe, Taberna eta Kafetegiak Hiztegia] [2009] eta [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. Lorena Gallart Jornet, Isabel Escriche Roberto, Pedro Fito Maupoei. (2005). La salazón de pescado: una tradición en la dieta mediterránea. Madril, 55 or..
  3. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  4. Preelaboración y conservación de los alimentos. Madril, 195 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.